Estás en: PortadaBerriakAiaraturrek, eskaintza turistikoak eta jaiotzen erakusketak eskaintzen dizkizu gabonetako egitarauan

Aiaraturrek, eskaintza turistikoak eta jaiotzen erakusketak eskaintzen dizkizu gabonetako egitarauan

Ostirala, 16 Abe 2011

Aiaraturrek, ostatu eskaintzez eta hainbat eskaintza turistikoz osatutako gabon-egutegia proposatzen du.

Ekintzak “Munduko jaiotzen” erakusketa batekin hasi dira, urtarrilaren 31era arte ostegunetik igandera, 11:00tik 13:30ra eta 16:00tik 18:30ra  erakusgai egongo dena. Ordutegi honetatik kanpo bisitak egiteko 945 396 664 edota 605 717 857 telefonora deitu dezakezue.

Promozio turistikoei dagokienez, Torre de Artziniega hotela eta Aduana bainuetxe-hotela izan dira proposamenen diseinatzaileak. Horrela, Torre de Artziniegak 2 gau 155 eurogatik eskaintzen ditu, establezimenduan gosaltzeko eta bazkaltzeko aukerarekin. Aduana bainuetxe-hotelak, berriz, abenduaren 25rako honako pakete turistikoa prestatu du: gau bateko ostatu bikoitza, gabon-gaueko afaria, buffet gosaria, gabon eguneko bazkaria eta zirkuito termala.

Aipatutakoaz gain, txakoli upategiak bisitzatzeko aukera dagoeka esan beharra dago. "Gure Ahaleginak" esaterako, gabon hauetan zehar zabalik egongo da.

Informazio gehiagorako edota erreserbak egiteko, establezimenduekin edo Laudioko Turismo Bulegoarekin harremanetan jar zaitezkete.


www.eonoff.com