Zure negozio turistikoa hobetzea nahi?
Bezeroarekiko arreta eta zure negozioa hobeto kudeatu nahi badituzu, Aiaraturrek aukera paregabea eskaintzen dizu, Kalitatearekiko Konpromisoa Programan parte hartu ezazu. Dagoeneko, Aiaraturrek badu talde bat abian dena Aiaraldean eta zu horren parte izan zaitezke.
Otsailaren 9an, osteguna, formazio saio bat egingo da BASQUETOURREK (Turismorako Euskal Agentziak) eskainia, bertan Basquetourreko Zuzendari Nagusia den Ana Izaguirre eta Natxo Urkixo, Aiaraturreko presidentea izango direlarik. Arratsaldeko 18:00tan, Laudioko Etxe Nagusian (Lamuza Parkean) izango da.
Informazio saio hau pertsona orori zuzenduta dago, eta inskripziorako talde mugatu bat dago. Izen-ematea, aldez aurretik edota informazio saioan bertan egin daiteke.
Programari buruzko informazioa
Kalitate eredu hau enpresen nahiz helmuga turistikoaren profesionalizazioa bilatzen duen Helmuga turistikoaren Kalitatearekiko konpromesu programa da; helburu hau lortzeko eta kudeatzen dituzuen zerbitzuen hobekuntza bilatuz, aholkua emango dizuete. Horrela, eskualdeak eskaintzen dituen zerbitzuen kalitatea bultzatuko dira eta Aiaraldeako sektore turistikoko enpresen harremanak indartuko dira.
Programaren abantailak nagusienak:
- Eskualdeko proiektu amankomun batean harte hartzea, eta zure sektore berbereko enpresekin harremanak estutzea, (ostalaritza, upategiak, jatetxeak, turismo bulegoak, museoak, artisauak, dendak eta abar.)
- Zuen establezimenduak lehiakorragoak izango dira. Kalitatearekiko konpromisoaren diploma lor dezakezu; hurrunera joan gabe, kontu-ikuskaritzaren gastu barik eta banakako laguntza zure establezimenduan izanda, Aiaraturretik egiten den lanarekin.
Aukera aparta delakoan gaude, banakako kalitatea hobetzeko, amankomuna den proiektu batean eta kalitatezko produktu batekin, alegia, Txakolinaen Ibilbidearekin, lotuta dagoen helmuga turistiko batean.
Garrantsitzua da programaren doantasuna azpimarratzea, ez dauka inongo kosterik establesimenduentzat, baldintza bakarra Aiaraturren kide izatea da eskuadeko merkatari elkarteren baten bitartez (APILL, APYMCA edo ACCOR). Honek, era berean beste hainbat abantaila osagarri dauzka, bai merkataritza elkartean baita Aiaraturren ere.
Informazio saio honetara etortzera animatzen zaituztegu, horretarako bileran parte hartuko duzuela jakinarazi besterik ez duzue, ondorengo bideak erabiliz:
- Eskualdeko turismo bulegora (Laudion) 944034930 edo Aiaraturrera 945399122 deituz.
- Edo Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu -ra e.mail bat bidaliz.
Bilerara etortzekotan baieztapena ezinbestekoa da.




