Natxo Urkixo, Bildu koalizioko independentea, Aiaratur sustapen turistikorako elkartearen presidente berria izango da. Horrenbestez, Laudioko alkatea, Urkixo, Aiaraldea eskualdeko turismoaren ordezkari nagusia izango da. Elkarteko presidente berriak azaldu duenez “erronka hau ilusioz hartzen dut, eraginkortasunez eta zorroztasunez ahal denik eta gehien inplikatzeko gogoz. Guztia eskualdea Euskadiko erreferente turistikoa izaten jarrai dezan”.Presidente berriaren ardura izango da, besteak beste, Euskadiko lehen Txakolinaren Ibilbidea martxan jarri eta sendotzea (Aiaraldeako Txakolinaren Ibilbidea).




