Estás en: PortadaBerriakHogeita hamar enpresak Aiara eta Goi Nerbioiko enpresa eta erakunde turistikoei bideraturiko praktika onen inguruko doako programa batean parte hartuko dute

Hogeita hamar enpresak Aiara eta Goi Nerbioiko enpresa eta erakunde turistikoei bideraturiko praktika onen inguruko doako programa batean parte hartuko dute

Osteguna, 01 04 2010

Aiaratur eskualderako turismoko elkarteak turismo sektoreko praktika onen inguruko doako programa bat abiarazi du, Aiara eta Goi Nerbioiko enpresa eta erakunde turistikoei zuzenduta.

Guztira 30 enpresa eta erakunde turistikok hartu dute parte Euskalit-Bikaintasunerako Euskal Fundazioak, emandako lehen esperientzia honetan. Hainbat fase dituen programa dinamikoa da, eta bertan sentsibilizazioa, prestakuntza saioak, lan tailerrak edo enpresetako bisitak burutuko dira.

“Hori guztia eskualdeko establezimendu turistikoen barne antolakuntza eta kudeaketa hobetzeko asmoz”, ziurtatu du eskualdeko erakundeko presidente Leire Oruetak.

Urte bukaeran kalitatearekiko konpromisoaren dokumentu bereizgarri bat emango zaie enpresa partaideei.


www.eonoff.com