Estás en: PortadaBerriakOstalaritza eta upeltegi sektorea egokitu egiten da

Ostalaritza eta upeltegi sektorea egokitu egiten da

Osteguna, 01 04 2010

Aiara eta Goi Nerbioiko (Aiaraldea) ostalaritza eta upeltegi sektoreak bere eskaintza turismo irisgarriari egokitzen hasi nahi du. Horrela, eskualdeko hogei bat establezimenduk “Turismo Irisgarria” programan parte hartzea erabaki dute, Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailak Euskalit (Bikaintasunerako Euskal Fundazioa) eta Aiaraturrekin batera sustatuta, denontzako turismorantz urratsak emateko asmoz.

Proiektu honen xedea pertsona ororentzako eskaintza turistikoa sortzea da, merkatu berriak irekitzeko eta eskaintza turistikoaren kalitatea, segurtasuna eta erosotasuna eta Euskadiko enpresa eta establezimendu turistikoen lehiakortasuna hobetzeko.

Teoria eta ebaluazioa

Programak bi fase ditu. Lehena maiatzaren 24an egin zen Arabako Txakolina jatorrizko deituraren egoitzan. Atal honetan hainbat gai jorratu ziren, besteak beste, web-gunea WAI (Web Accessibility Initiative) protokoloetara egokitzea, informazio materiala egokitzeko beharra (liburuxkak edo kartelak, kasu), kokalekuen seinaleak edo establezimenduen irisgarritasuna.

Bigarren fasea irisgarritasuneko teknikari batek egingo duen diagnosian datza, establezimenduaren irisgarritasun egoera baloratzeko. Ebaluazio hau establezimenduan bertan egingo da eta adituak lehentasunen azterketa bat egingo du, dagozkion diagnosiarekin eta jardueren diseinuarekin batera.

Behin programa guztia bukatuta, establezimenduek denontzako turismoa garatzeko beharrezko neurriak ezagutuko dituzte.


www.eonoff.com