Estás en: PortadaEzagutu HaranaTxakolinaren IbilbideaIbilbideari buruzko berriakAiaraldeak Aiara eta Goi Nerbioi eskualdearen liburuxka turistikoa berritu du

Aiaraldeak Aiara eta Goi Nerbioi eskualdearen liburuxka turistikoa berritu du

Asteazkena, 30 Eka 2010

Aiaraldeak astindu ederra eman dio sustapen turistikorako darabilen liburuxkari. Aiaraldeko presidente Leire Oruetak esan duenez "ekintza horren helburua da zabaldu eta sustatzen diren baliabide turistikoak bisitarientzat erakargarriagoa izango den irudi garden eta moderno baten barruan kokatzea". Material hori dagoeneko eskualdean dauden turistei bideratzen zaie eta horrexegatik funtsezkoena, ikusteari utzi ezin diotena, eskaintzen zaie. Ez da estilo zaharreko ohiko liburuxka, 16 orrialde eta informazioa ematen deneko leku bakoitzeko argazkiak dauzkalako; gainera, lehen aldiz, Aiaraldearen irudi berria aurkezten du. Oruetak irudi horri honela definitu du "egungo irudi modernoa da, eskualdeko baliabide turistikoetariko asko ordezkatzen dituena. Irudi gardena, eskualdeko herritar guztiak harekin identifikatzea ahalbidetzen duena". Materiala erabilera errazeko formatuan diseinatu da eta 23 multzotan egituratu da, eskualdearen laburpena informazio beharrezkoenaren arabera eta funtsezko arloei dagokienez egitearren. Hizkuntza zuzena eta oso publizitarioa dauka, eta egonaldi motzeko turisten premiei erantzuten saiatzen da. Bertan, besteak beste, honakook azpimarratzen dira: Artziniega, Urduña eta Kexaako kultur ondarea, Salbada Mendilerroko eta Nerbioiko Behatokiko natur inguruneak edota Likorearen Museoa eta Gastronomiaren Euskal Museoa. Aiaraldeak 5.000 ale argitaratu ditu euskaraz eta gaztelaniaz eta beste 1.000 ingelesez eta frantsesez.


www.eonoff.com