Estás en: PortadaEzagutu HaranaGastronomiaArtisau-produktuak

Artisau-produktuak

Urduñan ekoiztua Bizkaiko Txakolinaren jatorri-deituraren barruan dagoen upategia da. Ustiapen familiar honetan, botila bakoitza familiakide bihurtzen dute. Mahastira eta uapategira bisitak eskaintzen ditu, bideoa, kata eta pintxoarekin. Bisita gidatuak astelehenetik ostiralera 16:00tik 19:00ra egiten dira, (goizean aldez aurretik hitzartuta), eta larunbat eta igandetan 11:00tan. *Beste ordutegi baterako kontsultatu eta erreserba aldez aurretik egin. Zerbitzu osagarriekin eta opariak zein deskontuak bezalako eskaintza promozionalak eskaintzen ditu. Baita "Urduñako zaporeak" produktuetako informazioa ere.        Gehiago irakurri...

Arabako txakolina jatorri-deitura-dun upategien artean, txikiena eta zaharrenetarikoa da. Upategi honen edukiera 4000 litrokoa da eta bere bisita-gaitasuna 10 pertsonetakoa. Ekoiztutako txakolinaren izena: Mahatxuri. Mahastietan, urtean zehar egiten diren lanak azaltzen dira; segidan, upategian, txakolinaren elaborazioa prozesua nolakoa den ikusiko da; eta amaitzeko, txakolinaren dastapena tokiko gastronomiarekin batera.        Gehiago irakurri...

Arabako txakolina jatorri-deituraren ekoizpenaren %95 lantzen du. Amurrion kokatua, bertan ekoiztutako txakolina arabar txakolinen artean ezagunetarikoa da, bere izena "Xarmant" izanik. Upategira bisitak egiten dira, dastaketa eta salmentarekin. Asteartetik ostiralera 10:00tik 14:00ra eta 17:00tik - 19:00ra, aldez aurretik 945 39 37 04 deituz.        .   Gehiago irakurri...

Artomaña Txakolina, S.L.-k, Arabako Txakolina Jatorri Deiturako mahats ekoizle nagusiak, 2005ean ekin zion upategiaren eraikuntzari, txakolinaren berezko lanketari metodo berritzaileen bitartez heltzeko asmoz, ordura arte artatu gabeko merkatu eremuak aseko zituen maila handiko ardo aukera zabala lortze aldera. Instalazio hauek abiarazita, geure arbasoek hasitako hiru belaunaldiko proiektu familiarra borobildu dugu, beti Lehen Sektoreari lotuta egon dena, bereziki ardogintzari. 2009-2010 denboraldian upategiak bere lehen produktu partida merkaturatu zuen, “Hondarrabi Zuri” bertako barietatearen kalitate oneneko mahats hautaketaz egina. Barietate nagusia hori bada… Gehiago irakurri...

Señorio de Astobiza upategia naturak bedeinkaturiko ingurunean dago, instalaziorik modernoenek, kalitatezko txakolina egitea ahalbidetzen dute. Gure mahatsa artisau-prozedurak erabilita erein eta jasotzen dugu, mahats-mordo bakoitza ahalik eta kontu handienarekin tratatuta. Behin bilduta, prozesu mekanizatuek ardogintza-prozesu bikaina ziurtatzen dute azkenean botiletan sartu arte. Interesa dutenak animatzen ditugu Upategia, mahastiak zein instalazioak, bisitatzera etor daitezen. Atsegin handiz azalduko dugu mahatsaren prozesu guztia, sorotik adaburura, eta gure txakolina dastatuko dugu. Ordutegi, erreserba eta prezioen informazio gehiago eskuratzeko edo edozein zalantza argitzeko, jarri harremanetan… Gehiago irakurri...

Urduña hirian kokatutako upategi hau, Bizkaiko Txakolina Jatorri-Deituraren barnean dago. Aipatzekoa da, edari bezala ezagutzen den txakolina ekoizteaz gain, txakolin-ozpina egiten duela. Errezeta gastronomiko ugaritarako, ongailu bikaina da. Gehiago irakurri...

Aurkitutako lehen idazkiek erakusten dute 964. urtean haraneko nekazarien artean jadanik ohikoa eta orokorra zela Laudion txakolina egitea. 964. urtean, txakolinari buruzko lehen aipamen horretan Gardeako San Victor eta Santiago monasterioa aipatzen da, hari egindako mahasti batzuen dohaintza zela-eta; mila urte luze geroago eta leku berean Beldui upategia hasi zen txakolinaren lehen uztak merkaturatzen. Egun, XVIII. mendeko baserri batean kokatuta dagoen nekazaritzako ustiapena da. Bere mahastiek zazpi hektarea hartzen dituzte, eta lehenetarikoa izan zen eskualde honetan ardoa egiteko tradizio galdua… Gehiago irakurri...


www.eonoff.com