Estás en: Portada→Ezagutu Harana→Herriak
Herriak
Aiara, Aiaratarren leinuaren sorterria, Amurrio eta Artziniega artean dago kokatuta eta eskualde guztiko zabalena da. Habitata erabat barreiatua da eta hogeita bost gune txikik osatzen dute (Agiñaga, Añes, Beotegi, Kostera, Etxegoien, Erbi, Izoria, Lexartzu, Luxo, Luiaondo, Llanteno, Madaria, Maroño, Menagarai, Menoio, Murga, Ozeka, Olabezar, Kexaa, Retes Llanteno, Salmanton, Soxo, Zuhatza eta Arespalditza —Udalaren egoitza), guztien artean 2.564 biztanle batuta. Aiarako udala, bere hogeita bost herriekin, egun den moduan Arabako Aldundiaren ebazpen bidez osatu zen 1842ko azaroan eta 1843ko urtarrilaren 2an… Gehiago irakurri...
Amurrio, Aiara haranean kokaturiko herri arabarra, bizitzeko leku bat baino gehiago da bertako biztanleentzat. Lurralde honen edertasuna bertako jendearen berezitasunarekin uztartzen duen sentsazio nahastea da. Finean, bizitza, historia, ohitura eta jende erreferente bat da. Web-gune honetan Amurrioko txokorik adierazgarrienak, tradizioak eta kultura erakutsi nahi dizkiogu bisitariari. Lurralde atsegin eta abegikorra bertaratzen den ororentzat. Gure paisaia eta kultura haien adierazpen guztietan (dantzak, kirolak, festak…) ezagutzera gonbidatzen zaituztegu, ezbairik gabe amurriotarren izaeraren isla. Amurrio, gonbidapen naturala. Datu orokorrak Amurrio Arabako ipar-mendebaldean dago… Gehiago irakurri...
Artziniega eskualdearen ipar-mendebaldean dago kokatuta. 28 km2 baino apur bat gehiagoko azalerarekin Aiarako Koadrilako udalerririk txikiena da. Artziniega ibaiak bustita, 600 m.tik gorako mendiek inguratzen dute (Peñalba, Pando, Zaballa eta Idubaltzak). 7 biztanle-gunek osatzen dute, nagusia Artziniega hiribildua bera izanda, udalerriko biztanleriaren (1.400 biztanle) % 85 bertan bizi baita. Gune honek udalerriko oinarrizko zerbitzuak biltzen ditu (udaletxea, jatetxeak, ostatuak, museoa, medikuaren kontsultategia, ikastetxea eta abar). Udaran sasoiko bisitari askoren helmuga da, eta hori dela-eta hiribilduko biztanleria hirukoiztu egiten da. Ezbairik… Gehiago irakurri...
Laudio eskualdeko Iparraldean dagoen udalerria da eta, azalerari dagokionez, txikienetarikoa (37,6 Km2). Hala ere, haraneko udalerririk jendetsuena da alde handiarekin, 20.000 biztanle inguru baitu. Izan ere, garrantzi demografikoari dagokionez, Arabako bigarren herria da, Gasteiz hiriburuaren ostean. Industria eta zerbitzu izaera nabarmena duen hiri txikia da. Horregatik komunikazio ezin hobeak ditu inguruko hiri nagusiekin Bilbo-Zaragoza autopistaren bidez (A-68), Bilbotik 20 kilometrora eta Gasteiztik 47ra egonda, eta Bilbo-Miranda trenbideak zeharkatuta. Nerbioi ibaia herri honen “bizkarrezurra” da, hiri-egitura osoa zeharkatu eta oso haran… Gehiago irakurri...
Okondok, 30 kilometro koadroko azalera du eta sei auzoz osaturik dago: Irabien, Villachica, San Roman, Ugalde, Jandiola eta Zudibiarte. Nekazaritza, abeltzaintza eta mendien ustiaketa dira jardun ekonomiko garrantzitsuenak; nahiz eta denborak aurrera egin ahala, enpresa txiki eta ertainek garrantzia hartu duten. Gaur egun, enpresa horiek lana sortzeko berme dira. Okondo ezagutu nahi dutenek inguru paregabeaz gozatzeaz gain, errotak eta burdinolak ezagutu eta mirets ditzakete. Baita beste zenbait eraikuntza ere, hala nola, Zurikaldai dorretxea, Untzako Santa Maria eliza, edo San Bartolome,… Gehiago irakurri...
Urduñako lurraldearen zati handi bat Salbada edo Gorobel eta Gibijo Mendilerroek inguratzen duten haran zabal baten gainean kokatzen da. Zehazki, Urduñako hirigunea haranean dago (300 m-ko altitudean), baina udalerriko landa-guneak (Goiko Lendoño, Beheko Lendoño, Mendeika eta Belandia) Salbada Mendilerroko hegaletan eta haraneranzko lurraldean kokatzen dira. Mendilerro handi horretan gailurrik garaienak daude (Txarlazo, 927 m; Ungino, 1.099 m; Tologorri, 1.066 m; Bedarbide, 1.041 m; Atezabal 1.027 m). Administrazioari dagokionez, Urduñak badu berezitasunik, izan ere Araba eta Burgoseko udalerriek inguraturiko Bizkaiko lurraldea… Gehiago irakurri...




