Estás en: Portada→Ezagutu Harana→Ingurune Naturala
Ingurune Naturala
"Oparoa eta edertasun handikoa", horrela deskribatu dezakegu Aiara Haraneko eta Goi Nerbioiko natura, aire zabaleko kirol mota oro praktikatzeko eta aparteko balio naturala duten parajeak ezagutzeko leku pribilegiatua.
Gaingiroki, eskualde osoan hiru ingurumen unitate nagusi bereizi daitezke:
Salbada Mendilerroa /Gorobel mendigune handiak eskualdearen Hego-Mendebaldeko muga osatzen du. Aiara Haranaren gainean altxatzen den harkaitzezko paretatzarra da, 300-400 m.-tik gorako maldekin. Haranera ematen duen “aurpegiak” (ipar eta ipar-ekialderantz) oso pareta malkartsuak eta aldapa handiko magalak eskaintzen ditu, haranerantz jaistean baso trinkoak osatzen dituztenak. Alderantziz, hegoalderi begira dauden magalek (Burgos probintzia) malda leuna eskaintzen dute, eta bertan bazkalekuak, sasitzak eta zuhaizti-unada handiak (batik bat pagoak) daude. Horrek guztiak aldapa erako profila osatzen du, asimetrikoa, Aiara Haranaren irudi esanguratsuenetariko bat bihurtu… Gehiago irakurri...
Nerbioi ibaiak Kantauri itsasora egiten duen ibilbidean irekitako haran zabala eskualde honen nortasun ikur nagusia bihurtu da. Eremu honetako plubiositate handiak lagundu egiten du ingurunea etengabe berde mantentzen, panoramika aniztasun handia eskaintzen du eta bertan euskal baserri tipikoa ezaugarri nagusitzat daukan landa-habitata uztartzen da bazkaleku, baso, erreka eta ibai ugariekin zein haranean zehar barreiaturiko mendiekin. Baina, batik bat, ikuspegi horretatik eskualde honen landa-nortasun handia ondorioztatzen da, eta horren adierazpen nagusia bertako artisau produktu tipikoen aukera zabalaren bitartez dago bisitariaren esku:… Gehiago irakurri...
9.000 espezie baino gehiago dauzkaten hegaztiak ia gure planetako ekosistema guztietan bizi dira, itsaso eta basamortuetatik mendietako basoetaraino, padura eta oihanetatik igarota, baita hiri handietan ere, azken horietako kutsadura eta zarata ororen gainetik. Urtez urte hazten ari da hegaztiak behatzearren bere jatorrizko udalerrietatik ateratzen diren pertsonen kopurua. Kalitate handiko zerbitzu ahalik eta osatuena eskaintzearren, “Birding Euskadi” izeneko produktu berria sortu da. Ornitologia turismoari zuzentzen zaio, hots, hegaztiak behatzean datzan turismoari. Beraz, hegaztiak behatu edo-eta ikertzeko asmoz bidaiatzen duten turistei bideratzen… Gehiago irakurri...




