Estás en: PortadaEzagutu HaranaKultura

Kultura

Santxotena tailer-museo Artziniegatik 600metro distantzia dago kokatuta Barrataguren auzoan. Museo berria, tailer-museoa ikuslearen eta artistaren lotura da, obraren genesirainoko bidaia didaktikoa. Bolumenaren eta formaren laborategian hasten den bidaia da, eta abstrakzio sinbolikoan amaitzen. Mundu benetakoa da, artistak baso bihurtzen duen “kosmos” baten baitan, lur-eraikuntza bat da, lurrean landatua, benetako egoera baten sinbolismo  abstraktua, harmoniaren aldeko apustua. Tailer-museo bat gaurko arteak duen lekua da, iraganean sendo sustraitutakoa kasu honetan, eta bere edukiek era audiovisual ezinbesteko baten bitartez eskainiko digute arte-espazioa sentitzeko… Gehiago irakurri...

Energia berriztagarrien Aresketamendi Parkea aireari, eguzkiari eta biomasari eskainita dago, 26 gailu energetikorekin, haurrek eta helduek euren kabuz probatzeko aukera izan dezaten. Amurriok, jasangarritasunaren aldeko bere apustu irmoaren baitan, “Aresketamendi” inguruneko zati bat eguzkiari, urari, haizeari, biomasari eta abarrei lotutako energia berriztagarriak modu didaktiko eta ludikoan transmititzeko leku bihurtu du. Parkea aire zabaleko 22.600 m2-ko erakusketa-esparrua da; bertan, ia kilometro bateko espiral erako egurrezko pasabide batek parkeko eremu ezberdinetan sartzen gaitu eta horietan partaidetzarako gailu, makina, maketa eta panel ugari… Gehiago irakurri...

Amurrioko Likorearen Museoa mota honetako Euskal Herriko aurrenekoa da. 1831n sortutako Manuel Acha destilategiaren ibilbidea erakusten du, Karpy likorea edo Sierra de Orduña patxarana bezalako marka ospetsuen jabea. Esparruak 250 metro karratu inguru ditu eta 3 aretotan banatuta dago; bertan, pieza bakarrak eta likoreak fabrikatzeko prozesuan erabilitako tresnak aurki daitezke, Amurrioko eta bertako industriaren historia islatuta, bi mendeko aldian zehar. Ordutegia: Bisita gidatua hitzartzeko edo informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Amurrioko turismo-bulegoarekin. Sarrera: 5 € Gehiago irakurri...

Arteko Andra Mariren Santutegian kokatuta. Ordutegia: Urri-apirila: larunbat eta igandeetan, 12:00etatik 13:30era. Maiatz-urria: larunbatetan, 11:00etatik 13.30era eta 16:30etik 18:30era; igandeetan, 11:00etatik 13:30era. Bestelako egun eta ordutegiak: 945 39 60 66 telefono zenbakian adostu. Sarrera: Helduak 2 € / Taldeak (+ 15 perts) 1,50 € / Erretiratuak eta haurrak: 1 € Gehiago irakurri...

Museo honetan Aiarako udala osatzen duten 24 herrien mosaiko handi adierazgarria ikus daiteke. Burdina, harria eta egurra dira obretan erabilitako materialak, inguratzen dituzten naturarekin harmonia bikainean kokatuta. Ordutegia: Nahi denean bisita daiteke Sarrera: Dohainik Gehiago irakurri...

Kexaako Arte Sakratuko Museoak haraneko familia ospetsuenaren historiaren berri ematen du, Aiaratarrena, hain zuzen, leinu hau Kexaan ezarri baitzen. Kexaako Monumentu Multzoan kokatuta dago, zehazki Fernan Perez Aiararen Jauregi Gotortua izan zen eraikinean, XIV. mendean eraikia. Dokumentazio, irudi, maketa eta objektu ugarirekin batera, Moja Domingotarren komentuan 600 urtez baino gehiagoz zorrozki gordetako artelanak ere erakusten dira. Aipatu museoaz gain, Monumentu Multzoaren gainerakoa bisitatuz ere goza dezakegu (aldez aurretik hitzartuta), Moja Domingotarren Komentua izan ezik: Adatseko Andra Mariaren Dorre-kapera: Behe-solairuan aipatu… Gehiago irakurri...

Laudioko hirigune erdian, Zubiko Etxea eraikinean, elikadura eta gastronomiari eskainitako munduko hiru museoetariko bat aurkitzen dugu. Euskal Herrian aurki daitezkeen produktuen aberastasunak eta beste kultura batzuekin harremanetan bereganatutako sukaldaritza tradizioak jasotzeak zehazten dute euskaldunok arte honen inguruan dugun interesa. Museoak hiru solairu ditu eta sukaldaritzako esparru ezberdinak jaso nahi ditu bertan, etxekoa zein profesionala. Aretoek garai ezberdinetako sukaldeak eta elikagaien lanketa hobetzeko sorturiko makinak dauzka. Makinekin batera janari-erabiltzaileak aurkitzen dira, hau da, sukaldariak, gozogileak eta zerbitzariak, soinean jantzi tipikoak daramatzatela.… Gehiago irakurri...

Artziniegako Museo Etnografikoa izen bereko Erdi Aroko herri ederrean kokatuta dago, Arabako iparraldean, hain zuzen. 1984an sortu zen eta 2004an handitu, gizakiaren omenez, hori baita museo honen funtsa. Museoa, Artea Elkarte Etnografikoak kudeatuta, eraberritutako eraikin historiko batean dago, eta 3.700 metroko erakusketa zabala jasotzen du. 17 areto handitan, bisitariak eskualdeko biztanleen landa eta hiri bizimoduen berregitearekin gozatuko du. Horrez gain, alboko eraikin batean, Landaluze zapatari denda, tailer mekanikoa eta udako solstizioaren animalia tradizionalak daude errepresentaturik. Aldi baterako erakusketak zein emanaldi… Gehiago irakurri...


www.eonoff.com