Estás en: Portada→Ezagutu Harana→Ostatuak→Hotelak
Hotelak
Torre de Artziniega Hotel Xarmagarria dorretxe historiko batean kokatuta dago, zehazki Molinillo-Velascotarrenean; Artziniegako Alde Zaharrean, Bilbotik 20 minutura baino ez. Defentsarako erabili zen XIII. mendeko eraikin honek, armarri ikusgarriak ditu bere aurrealdean, iraganean izan zuen garrantziaren erakusgarri direnak. Egun, hotel-jatetxea da. 7 logela bikoitz eta banako 1 dauzka; atseginak eta… Gehiago irakurri...
Aldama hotela eraikin bitxia da, lorategia duen lursail batean kokatuta Amurrioko erdigunean, guztiz zaharberritu da Hotel moderno eta atsegina bihurtzeko. Hotelak 8 gela bikoitz dauzka, horietako bat minusbaliatuentzat egokitua. Denek dituzte berogailua, komuna, telebista, telefonoa eta doako WiFia. Gehiago irakurri...
Aisia Orduña Hotela Urduña hiriko eremu paregabean kokatuta dago. Bizkaiko historian murgil zaitezke Aisia Orduña hotelaren bidez, XVIII. mendean Bilboko portuaren eta Gaztelaren arteko merkantziak eta merkatarien diru-sarrerak kontrolatzeko altxaturiko eraikin neoklasikoa. Bertako txoko bakoitzak historia eta tradizioa dakartza gogora, atsedenerako pentsatuta dauden instalazioen modernotasun eta kalitatearekin harmonia osoz uztartuta.… Gehiago irakurri...
Kalitate Turistikoko Q -arekin sarituta, Los Arcos de Quejana landa-hotela Aiara Haranaren erdian dago kokatuta, Bilbo eta Gasteiz artean. Zaharberrituriko XVII. mendeko jauregia da, ingurune natural ezin hobean dagoena, lorategiz eta fruitu-arbola eremuz inguratuta. Gure hotelak 16 logela ditu eta paisaian euren baserri-estiloaren bitartez integratzen dira. Jatetxean gastronomia naturala gozatu… Gehiago irakurri...




