Kalitate Turistikoko Q -arekin sarituta, Los Arcos de Quejana landa-hotela Aiara Haranaren erdian dago kokatuta, Bilbo eta Gasteiz artean.
Zaharberrituriko XVII. mendeko jauregia da, ingurune natural ezin hobean dagoena, lorategiz eta fruitu-arbola eremuz inguratuta.
Gure hotelak 16 logela ditu eta paisaian euren baserri-estiloaren bitartez integratzen dira. Jatetxean gastronomia naturala gozatu ahal izango duzu, gure sukaldaritza kalitate goreneko produktuekin egiten baita. Enpresa bilerak, konbentzioak, mintegiak eta abarrak egiteko aretoak dauzka.





