Mendieta Etxea

Mendieta Etxea zaharberrituriko baserria da, egongela-jangela, sukaldea, komuna, berogailua, TB, Internet, partekatzeko lorategirako gunea eta abarrez ondo hornitutako 4 apartamentu dauzka.

Aiara haran erdian kokatuta, ondare eta historia interesgunea den Kexaako dorretxearen ondoan,  bertako paisaia-inguruneak turismo berdea eta kulturala maite dituztenen erreferentea bihurtzen du.

Bere interesagatik Artziniegako bisita gidatuak nabarmentzen dira, bertako Alde Zaharrak, Museo Etnologikoak eta Erdi Aroko azokak nabarmentzen duten herria. Salbada Mendilerroan zeharreko xendazaletasun-ibilbideak, Nerbioi ibaiaren ur-jauzia eta Santiago Mendia. Aipatu beharra dago Urduñako Golf Eskolak eta Alde Zaharrak, egun Spa moderno eta bitxia bihurturiko Aduana eraikinarekin, eskualdeari dakarkion erakargarritasuna.

Natura erdian kokatuta badago ere, nabarmendu beharra dago oso hurbil dagoela Bilbotik (23km), Gasteiztik eta Donostiatik, autobideen bidez erraz iristeko aukerarekin. 

Iristeko: Gasteiztik AP-68 autobidea hartuko dugu Amurrioko irteeraraino eta, herria zeharkatu ondoren, A-624 eskualde-errepidetik (Amurrio-Balmaseda) jarraituko dugu Menagarairaino. Han, Mendieta auzora abiatuko gara. Bilbo eta Donostiatik A-8 autopistatik joango gara Balmasedaraino eta, ondoren, Artziniega-Menagarai norabidean jarraituko dugu.

Garraio publikoa: La Union autobus konpainiaren 61. lineak (Artziniega-Amurrio-Gasteiz) eta Bizkaibusen A3341 lineak (Bilbo-Sodupe-Arespalditza) zerbitzua ematen dute Menagarain.

Aparkalekua: Bai

Edukiera

  • Urdina: 3 lagun
  • Berdea: 3 lagun
  • Gorria: 2 lagun
  • Laranja: 2 lagun

Informazio osagarria

Kanpoaldeko ezaugarriak: Barbakoa, lorategia, terraza.

Zerbitzuak: Internet, garbigailua, txirringak, lorategirako gune komuna, inguruneari buruzko dokumentazioa eta abar.