Lezaman kokatutako etxea. Hiri handietako eguneroko zarata ahazteko, baina aldi berean hurbil eduki dezakezuna, Gasteiztik eta Bilbotik, bietatik, 25 minutura dago eta, (Guggenheim, Euskalduna Jauregia, Erakustazoka).
Lezama (Araba) landa-gune bat da, baserri sakabanatuak dituena harizti, pagadi eta pinudiz inguratuta. Xendazaletasuna praktikatzera, basa-fruituak jasotzera edota onddo-denboraldia egitera gonbidatzen zaituzte. Oso hurbil dago Gorbeiako parke naturaletik 20minututara, Valderejotik 30minututara, eta edertasun handiko lekuetatik, esaterako, Salbada Mendilerroa, Nerbioiren iturburua edo Goiuriko ur-jauzia.
USKO landa-etxea 10.000 m2-ko lursail batean dago, haritz eta fruitu-arbolak dituena. Komuna duten lau logela bikoitz dauzka, telebista duen egongela eta egurrezko tximinia, sukaldea, aparkaleku pribatua, 12x7 igerilekua, 36x18-ko tenis-pista eta barbakoadun lorategia.




