Estás en: PortadaEzagutu HaranaTurismo aktiboaAbentura

Abentura

Itxura eta igarobide mota oro dituzten koba eta haitzuloetan zeharreko ibilaldiak. Jarduera honek naturan egiten diren abentura handien emozioa eskaintzen du, lur barreneko mundu urrunera eramanak sentitzen baikara. Lurpeko mundu fantastikoa, gure espiritu esploratzailea garatzeko iluntasunezko labirintoz beteta. Gehiago irakurri...

Esperientzia aparta bizi nahi al duzu? Globo aerostatikoan hegaldi bat eginez, eskualdeko irudi ezberdin bat jasoko duzu.  Airearen korronteak eraman zaitzaten utzi eta Aiaraldeako paisaia paregabeaz goza ezazu globo aerostatikoaren ontzitik, hau guztia segurtasun neurri zorrotzenekin. Inoiz ahaztuko ez duzun esperientzia izango da! Gehiago irakurri...

Tentsio eta emozio bidez adrenalina eta estresa askatzea ahalbidetzen digun kirola. Esparru naturala baliatuta, abentura eta talde-espiritua sustatzen laguntzen digun jarduera. Gehiago irakurri...

Gizakiaren helburuetako bat, milaka urtetan zehar, hegan egitea izan da. Egun, parapentearen bidez, hegan egitea erraza da nolabait, beharrezko maniobra guztiak egiteko bi aginte eta balaztak baino ez ditugu behar-eta. Hegaldian zehar, eta geure kokapen ezin hobetik, berriz ere deskubrituko dugu mundua. Lagunduko digun soinu bakarra haizearen xuxurla leuna izango da, baretasun bitxi batek bilduko gaituen bitartean, aurretik bizi izan dugunaren aldean ezberdina den emozioarekin nahastuta. Hegan egiteko Urduñako ingurua hoberenetariko bat da bere kokapenagatik, hegal termikoak eta dinamikoak dituen… Gehiago irakurri...

Ezerezera jauzi egiteko modalitateen arteko ezagunena da. Puenting hitza gaztelerako “puente” (zubi) hitzetik dator, bertatik egiten baitira jauziak. Puentingean erabiltzen diren sokak erdi zurrunak dira, beraz, salto egiten duenak irudikatzen duen figura erdi penduluarena da. Aingeruaren jauziaren antzekoa da. Bizkarrez edo, emozioa emateko, buruz egin daiteke jauzi, baita airean hainbat txilinbuelta emanez ere. Jauzi aurretik, bitartean eta ondoren nabaritzen diren sentsazioak deskriba ezinak dira. Probatu egin behar da! Ia arriskurik ez duen jarduera da, segurtasun-neurriak muturrekoak direlako. Horretarako berariazko materiala… Gehiago irakurri...

Bide eta bidexka ugari daude jarduera hau burutzeko. Nahikoa da eskualdera hurbiltzea eta bertako landa-bideetan galtzea kirol honetaz gozatzeko eta, aldi berean, Aiaraldeko xarma ezagutzeko. Gehiago irakurri...

Deskubritu zeure burua ur-jauzietan barrena irristatzen, harkaitz artean jauzika, zuk baino lehen pertsona gutxik korritu dituzten parajeak esploratzen. Gehiago irakurri...

Mendiko txirringa baten gurpilen gainean mendian zehar ibiltzeak naturaz eta kirolaz modu ikaragarrian gozatzea ahalbidetuko digu, eskualdeko paisaia ederretan zehar. Gainera, eskualdeko errepideen baldintzak bikainak dira txirringa gaineko turismoa praktikatzeko, errepiderako bizikleta baten gainean. Bakarrik etorriz gero, ez zalantzarik egin egunero Haranean zehar ibiltzen diren zikloturistekin batzeko. Baina kontuan eduki beharra dago ibilbideak ez daudela seinaleztatuta. Eta bestela, egitea ez, baina ikustea gustuko izanez gero, inguruko Elkarte Ziklistek gustura ikusiko dituzun txirrindulari-probak antolatzen dituzte tarteka. Ibilbide batzuk gomendatzen dizkizugu: Urduña… Gehiago irakurri...

Zaldiz bidaiatzea ezberdina da; kirola eta abentura uztartzen dira, eta gehien gustatzen zaizkizun animaliez zein haraneko paisaia ikusgarriez gozatzea ahalbidetzen dizu. Leku berriak deskubritzea, milaka urte dituzten ibilbideak egitea, txoko harrigarrienetan sartzea, bidaiatzeko modu zaharrenetako bat erabiltzea... Zaldi baten gainean! Gustu guztietarako paseo, ibilaldi eta ibilbideak; ordubeteko txangoetatik astebeteko ibilbideetara. Inguruan jarduera hau eskaintzen duten enpresak: Club Deportivo Hípico Pottoka de Artziniega: 609 36 00 80 / www.hipicapottoka.com Club Hípico Okondo: 94 640 49 50 / 607 44 30 69 /… Gehiago irakurri...


www.eonoff.com