Estás en: PortadaEzagutu HaranaTurismo aktiboaXendazaletasuna

Xendazaletasuna

Amurriok 854 Ha.-ko Mendi Publikoak ditu eta horiek Baso Kudeaketa Jasangarrirako Planaren bidez kudeatzen dira, eta helburua baso masaren dibertsifikazioa da, basoaren funtzio ekoizleak biodibertsitatearen iraupenarekin eta zoruaren zein ur-ibilguen babesarekin orekatzearren, eta aldi berean ingurumen-heziketaren bidez erabilera publikoa eta herritarrek mendiaz gozatzea sustatzeko. Herritarren gozamena eta ingurumen-heziketa sustatzeko helburuarekin, bost Naturbide edo Naturan zeharreko ibilbide definitu dira, liburuxka honetan aurkezten direnak. Naturbide bakoitza udalerriko mendi publikoetan gutxi gorabehera kontserbaturiko ekosistema batean barrena garatzen da, eta era berean, Amurrioko eremu… Gehiago irakurri...

Goikomendi-Kuxkumendi Natur Parkea Goikomendi-Kuxkumendi Natur Parkea bereziki babesturiko antzinako baso eremua da, 46,7 hektarearekin, esparru naturala eta ingurune horrekin lotutako giza jardueraren ezagutzea sustatzeko birgaitu eta egokitua. Parkea ondo bereiziriko bi ibilbidetan banatzen da; ibilbide urdinak, kilometro eta erdikoak, bertako landaretza erreserba integralean beste garai batean egiten ziren giza jardueretan barrena eramaten gaitu, eta ibilbide gorriak, Kuxkumendik, 2 kilometrokoak, bertako zuhaitz espezieen eta exotikoen hainbat masatan zehar eramaten gaitu, inguruko bista zoragarriek lagunduta. Parkeko sarreraraino ibilgailuz iristeko, baimena eskatu behar… Gehiago irakurri...

Xendazaletasunak egungo gizakiak berriz naturara eta landa-gizartera hurbiltzeko eta estresetik, zaratatik eta hirietan daramagun bizimodu frenetikotik urruntzeko duen beharrari erantzuten dio. Har ditzagun hainbat ordu edo egun praktikatzeko. Eskualdeak horretarako aukera pila bat eskaintzen du. Salbada Mendilerrotik edo Gibijotik ibiliko gara, naturako mirariez blai, Nerbioi ibaiaren iturburua eta berau eratzen duen 300 metroko ur-jauziarekin. Arkitektura erlijiosoak eskualdean duen garrantzia nabarmendu beharra daukagu, ia herri guztietan delako paisaia-azpiegituraren oinarrizko osagaia, eta bereziki aipatzekoak dira Kexaako Monumentu Multzoa, Laudioko Ermuko Andra Mariaren… Gehiago irakurri...


www.eonoff.com