“Aiaraldeko txakolinaren ibilbidea txakolin upategiez, ostatu turistikoz, jatetxez, turismo bulegoz eta abarrez osaturiko ibilbidea da. Hauek guztiak batu egin dira gure bisitariei gure lurraren onena eskaintzeko.”

Azken berriak

Aiaraldean jan

Osteguna, 13 Urr 2011

Aiaraturrek, promozio turistikorako elkarteak, “Aiaraldean jan” kanpaina martxan jarri du, alegia, txakolinaz eraturiko menu bereziak ezagutzera emateko ekimen gastronomikoa. Horrela, turistek zazpi txakoli menu ezberdin dituzte aukeran eskualdeko zenbait jatetxeetan,… Gehiago irakurri...

%10-ko deskontuko eskaintza

Igandea, 10 Uzt 2011

Orain, Txakoli ibilbidearen edozein establezimendutan ostatu hartzen baduzu, Beldui upeltegiak eskaintzen dituen gaueko antzeztuetan %10-ko deskontuaz goza dezakezu. Animatu zaitez eta txakolina dastatzeko era ezberdin batez goza ezazu!! Gehiago irakurri...

Hementxe dago jada Txakolin Ibilbidearen liburuxka

Asteartea, 08 Mar 2011

Hementxe dago jada Txakolin Ibilbidearen liburuxka. Bertan, Aiaraldean esklusiboki ekoitzitako salda ikaragarriaren inguruko xehetasun guztiak batzen dira.  Zenbait establezimendu, upategiak, turismo bulegoak, jatetxeak eta ostatuak, ezagutzera animatzen zaituztegun proiektu berriaren… Gehiago irakurri...

Gehiago...

Txakolina

Txakolina ardo arina da, fruta-gustukoa, apartsu samarra, ukitu azido eta freskagarriarekin, berau egiteko mahatsa hazteko  Aiaraldean klima egokia topatzen duena. Nagusiki (%80), Euskal Herrian jatorria duen “Hondarribi zuri” mahats mota erabiltzen da, eta neurri txikiagoan, zehazki %20an, Gross Manseng, Petit Manseng eta Petit Corbu barietateak erabiltzen dira.

Jo esteka hauetara informazio gehiago izateko:

Ibilbidea

Gure establezimenduen berezitasunak eta kalitateak ez dute bisitaria ez hotz ez bero utziko eta gure lurreko ardo paregabe eta berezi honen tradizioan integraturik ikusiko du bere burua.

Txakolinaren kulturan murgil zaitezen nahi dugu baita gure ibilbidearen txoko bakoitzak ardo honen sekretuak erakuts diezazkizun ere.

Kideak

Aiaraldeak mota ezberdinetako ostatuak eskaintzen ditu: nekazalturismo etxeak, landa-etxeak, apartamentuak, hotelak, bainuetxea, aterpetxeak... turista mota guztientzat; haien artean zerbitzuaren kalitatea bermatzen duten eta eskualdeko txakolinari estuki lotuak diren jatetxe eta ostatu hauek ditugu.

www.onoff.es