El Txakoli Upategia

Arabako txakolina jatorri-deituradun upategien artean txikiena eta zaharrenetarikoa da. Upategi honen bisita-gaitasuna 10 pertsonetakoa da eta bere edukiera 4000 litrokoa da. Bertan ekoizten den txakolinaren izena: "Mahatxuri".

Bisitan, mahastiak eta upategian zehar ibilbide bat egin ohi da, txakolinaren eta bertako produktuen dastaketarekin bukatuz. Bisiten ordutegia: osteguna, ostirala eta larunbata 16.00etatik 20.00ra arte.

Gomendagarria da aldez aurretik deitzea 945 89 07 03 / 634 82 75 64 bisita hitzartzeko.

 

Kategoria honetako gehiago:

← Bodega El Txakoli

Ibilbidea

Gure establezimenduen berezitasunak eta kalitateak ez dute bisitaria ez hotz ez bero utziko eta gure lurreko ardo paregabe eta berezi honen tradizioan integraturik ikusiko du bere burua.

Txakolinaren kulturan murgil zaitezen nahi dugu baita gure ibilbidearen txoko bakoitzak ardo honen sekretuak erakuts diezazkizun ere.

Kideak

Aiaraldeak mota ezberdinetako ostatuak eskaintzen ditu: nekazalturismo etxeak, landa-etxeak, apartamentuak, hotelak, bainuetxea, aterpetxeak... turista mota guztientzat; haien artean zerbitzuaren kalitatea bermatzen duten eta eskualdeko txakolinari estuki lotuak diren jatetxe eta ostatu hauek ditugu.

www.onoff.es