Zazpi jatetxek menu bereziak antolatu dituzte txakoli produktuekin

Astelehena, 31 Urt 2011

Palacio Anuncibai, Torreo de Artziniega, Guzurtegi, Arenalde Maitea, Balintxarreketa, Arcos de Quejana eta  Karrika jatetxeen sukaldariek, "Txakoli ibilbidearen menu berezia" antolatu dute. Aiaraturrek eragindako ekimen hau, "turismo ikuspuntutik Txakolin ibilbidea proiektatzeko xedea du" esan zuen Leire Oruetak, Aiaraturreko presidenteak.

Txakolin menuak 40€ balio du eta turistek plater bikainak dastatzeko aukera desberdinak izango dituzte, adibidez micuit fruitu gozokiarekin, risotoa txakolin erara ondoekin edo bakailao tempura piquilloekin, hau dena, Aiaraldeko txakolinarekin. 

Ibilbidea

Gure establezimenduen berezitasunak eta kalitateak ez dute bisitaria ez hotz ez bero utziko eta gure lurreko ardo paregabe eta berezi honen tradizioan integraturik ikusiko du bere burua.

Txakolinaren kulturan murgil zaitezen nahi dugu baita gure ibilbidearen txoko bakoitzak ardo honen sekretuak erakuts diezazkizun ere.

Kideak

Aiaraldeak mota ezberdinetako ostatuak eskaintzen ditu: nekazalturismo etxeak, landa-etxeak, apartamentuak, hotelak, bainuetxea, aterpetxeak... turista mota guztientzat; haien artean zerbitzuaren kalitatea bermatzen duten eta eskualdeko txakolinari estuki lotuak diren jatetxe eta ostatu hauek ditugu.

www.onoff.es