Txakoli Malkoa “International Wine Guide 2011” lehiaketan saritua
Euskadin errekonozimendu hau jaso duten hiru upategietako bat da.
Señorio de Astobiza upategia Arabako Txakolina Jatorrizko Deituraren kide dena, “International Wine Guide 2011” sarien azken edizioan ohoratua izan da. Malkoa botila, dituenen artean adierazgarriena, zilarrezko dominarekin saritu dute; Itsasmendi 7 eta Txomin Etxaniz saritutako beste bi euskal ardo zuriak izanik. Epaimahaiak salda arabarra “oso ona, bizia eta aroma konplexudun” gisa definitu zuen; “gorputz erdi-altuarekin, ondo orekatua eta bukaerako iraunkortasun onarekin”.
Upategiko arduradunak oso pozik daude sari honekin “urtetan zehar gure taldeak egindako lan onari errekonizimendua delako eta ilusioz lan egiten jarraitzera animatzen gaituelako”.
“International Wine Guide 2011” lehiaketa, mundu osoko upategi eta ardo botilei zabalduta dago (zuriak, gorriak, beltzak, pindartsuak, apardunak, gozoak,…), bertan munduko 1.502 ardo ezberdin dastatu ziren, 398k bakarrik muga igaro zutelarik.
“International Wine Guide 2011”-ak, lehiaketan parte hartu duten ardoekin gida bat egin eta internet bidez promozionatzen du www.internationalwineguide.net-en Web orri honek, besteak beste, jatetxe, vinacoteca, ardo-banatzaile, komunikabide eta herrialde ezberdinetako 30.000 harpidedun jasotzen ditu. Gida oso selektiboa da, bertan dastatzaile adituek eta ardo amoranteek itsuan egindako dastapen batean 100 puntutik 80 baino gehiago lortu dituzten ardoak baino ez dira agertzen.





