Aiaraldean jan

Astelehena, 16 04 2012

Aiaraturrek, promozio turistikorako elkarteak, “Aiaraldean jan” kanpaina martxan jarri du, alegia, txakolinaz eraturiko menu bereziak ezagutzera emateko ekimen gastronomikoa.

Horrela, turistek zazpi txakoli menu ezberdin dituzte aukeran eskualdeko zenbait jatetxeetan, Hotel Torre de Artziniega, Guzurtegi, Arenalde Maitea, Balintxarreketa, Arcos de Quejana, Palacio Anuncibai eta Karrika, hain zuzen ere.

Bisitariek ondorengoak bezalako plater erakargarriak dastatu ditzakete: micuit fruiten gozoarekin, ventresca entsalada txakolin erara konfitatutako piperradarekin, txakolin erara sukaldatutako zizen risotoa; horiek guztiak eta abar luze bat, Aiaraldeko upategietan ekoiztutako txakolinarekin batera.

“Gastronomia gure xarmaren osagai premiazkoena izan behar da eta kanpaina honekin balioetsia izan dadin saiatzen gara”, ziurtatzen dute Aiaraturreko iturriek; aldi berean, profesional guztien elkarlan desinteresatua eskertu dute.

Jaitsi erantsiak:

Ibilbidea

 

Gure establezimenduen berezitasunak eta kalitateak ez dute bisitaria ez hotz ez bero utziko eta gure lurreko ardo paregabe eta berezi honen tradizioan integraturik ikusiko du bere burua.

Txakolinaren kulturan murgil zaitezen nahi dugu baita gure ibilbidearen txoko bakoitzak ardo honen sekretuak erakuts diezazkizun ere.

Kideak

Aiaraldeak mota ezberdinetako ostatuak eskaintzen ditu: nekazalturismo etxeak, landa-etxeak, apartamentuak, hotelak, bainuetxea, aterpetxeak... turista mota guztientzat; haien artean zerbitzuaren kalitatea bermatzen duten eta eskualdeko txakolinari estuki lotuak diren jatetxe eta ostatu hauek ditugu.

www.onoff.es