Ibilbideko txakolinak saritu dituzte International Wine Guide-n

Osteguna, 07 Eka 2012

Txakolinaren Ibilbideko ardoen kalitatea saritu dute International Wine Guide-n, 24 herrialdetako beste 2.516 ardorekin lehian. Catavinum-ek antolatu du lehiaketa Gasteizen, eta 753 domina banatu dituzte. Okondoko Señorío de Astobiza upategiak arrakasta handia lortu du, bere ardoetako bi saritu dituzte eta.

ElArtomañana upategiaren "Eukeni" txakolinak ere zilarrezko domina jaso du. Eta Arabako Txakolina upategiaren Xarmant txakolinak, berriz, brontzezko domina lortu du.

Ibilbidea

 

Gure establezimenduen berezitasunak eta kalitateak ez dute bisitaria ez hotz ez bero utziko eta gure lurreko ardo paregabe eta berezi honen tradizioan integraturik ikusiko du bere burua.

Txakolinaren kulturan murgil zaitezen nahi dugu baita gure ibilbidearen txoko bakoitzak ardo honen sekretuak erakuts diezazkizun ere.

Kideak

Aiaraldeak mota ezberdinetako ostatuak eskaintzen ditu: nekazalturismo etxeak, landa-etxeak, apartamentuak, hotelak, bainuetxea, aterpetxeak... turista mota guztientzat; haien artean zerbitzuaren kalitatea bermatzen duten eta eskualdeko txakolinari estuki lotuak diren jatetxe eta ostatu hauek ditugu.

www.onoff.es