Abuztuaren 15ean, pregoilariak jaurtiko duen suziriak emango die hasiera San Rokeri. Laudioarrak eta bertara gerturatzen direnak, ekintza ugariz gozatzeko aukera izango dute: antzerkiak, kontzertuak, aurresku eta jota eta arin-arin lehiaketa, lehiaketa gastronomikoa, herri kirolak. Horrez gain, Baserritar egunean, herriko produktuen erakusketa eta salmenta egongo da, baita artzain txakurren lehiaketa ere. Azken aurreko egunean berriz, odoloste klasikoak jango dira.




