Estás en: PortadaIbilaldiakBisita gidatuak Amurrion

Bisita gidatuak Amurrion

Amurrion egin ditzakezuen bisita gidatuak aurkezten dizkizuegu.

1. Likorearen Museoko bisita

Likorearen Museora eta Manuel Acha Destilategietako instalazioetako bisita. Likoreen dastaketa eta salmenta.

  • Prezioa: 4 € pertsonako.
  • Iraupena: Ordubete gutxi gorabehera.
  • Data: Eskuragarri dagoen berretsi behar da. Ez da arazorik izaten.
  • Ordua: Adostu behar.

Informazioa Interneten: http://www.amurriobidean.org/es/article_services_tm-visitas-museo.html

2. Txakolin upategiko bisita

Arabako Txakolina JD duen txakolin upategi handieneko bisita. Bisitan ibilbide bat egiten da txakolindegian zehar eta Txakolinaren lanketari buruzko azalpena jasotzen da, txokoan Txakolina dastatzeaz gain, gaztak eta ogiak lagunduta.

  • Prezioa: 5 € pertsonako.
  • Iraupena: Ordubete gutxi gorabehera.
  • Data: Eskuragarri dagoen berretsi behar da. Ez da arazorik izaten.
  • Ordua: Adostu behar.

Informazioa Interneten: http://www.amurriobidean.org/es/article_services_tm-visitas-bodega.html

3. Aresketamendiko bisita

Energia berriztagarrien parke teknikoa. Aire zabaleko erakusketa-eremua, espiral erako egurrezko pasabide batek parkeko gune ezberdinetan sartzen gaitu.

  • Prezioa: 3 €, gida didaktikoarekin.
  • Iraupena: Ordubete eta 45 minutu.
  • Data: Eskuragarri dagoen galdetu behar da.
  • Ordua: Asteartetik igandera: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Informazioa Interneten: http://www.amurriobidean.org/es/article_services_tm-que-ver-aresketamendi.html

4. Goikomendi-Kuxkumendiko bisita

Goikomendi-Kuxkumendi Natur parkea bereziki babesturiko antzinako baso eremua da, ingurune naturala eta ingurune honekin loturiko giza jarduera sustatu eta ezagutarazteko birgaitua eta atondua.

  • Prezioa: 2 €.
  • Iraupena: 2 ordu gutxi gorabehera.
  • Data eta ordua: Adostu behar.
  • Oharra: Bisita gidatua 10 lagunetik gorako taldeei.

Informazioa Interneten: http://www.amurriobidean.org/es/article_services_tm-que-ver-goikomendi.html

Honela etiketatuta

Kategoria honetako gehiago:

Aiaraldeako ostatuen eskaintzak →


www.eonoff.com