a

Let’s Work Together

Image Alt
Ezagutu gure ondarea, ikasi bertako historia eta deskubritu gure txokorik zaharrenak

Ondarea

Kexaa

Kexaako Monumentu Multzoa

1984an Euskadiko Monumentu Nazional katalogatuta, oraindik duen Erdi Aroko izaera sendoak nabarmentzen du.

Kexaako Monumentu Multzoa Adatsaren Ama Birjinaren Dorre-kaperak, San Joan Bataiatzailea elizak eta Aiaratarren Jauregi Gotortuak osatzen dute, azken hau Fernan Perez Aialak eraiki zuen XIV. mendean eta egun Arte Sakratuko Museoa dago bertan.

Aipatzekoa da kapera-dorrearen beheko solairua, Aiaratar Jauntxoen hilobiengatik eta erretaula gotikoagatik (XIV. mendekoa), zeina jatorrizkoaren kopia baita. Arte Sakratuaren Museoa ere oso ikusgarria da; bertan, Aiaratar Jauntxoen eta antzinako Domingotarren komentuko amen historiari buruz ikas daiteke. Gainera, irudi, margolan, ornamentu, urregintzako lan eta abar garrantzitsuak daude, baita komentuan 600 urte baino gehiagoz gordetako artelanak ere.

Kexaako Monumentu Multzoa

Amurrio

Indianoen etxeak Amurrion

Euskal Herria beti izan da, historikoki, emigranteen lurraldea, batez ere XIX. mendearen bigarren erdialdearen eta XX. mendearen hasieraren artean. Argentina, Uruguai, Kuba eta Mexikoko Errepublikek Euskal Herriak baino askoz ere soldata handiagoak eskaintzen zituzten, zela lurra lantzen, zela meategi batean. Espiritu abenturazalea ere bazegoen, eta ondorioz pertsona askok jo zuten lur horietara, beren bizitzak hobetze aldera.

Lurralde haietara joandako asko ez ziren itzuli. Batzuek baino ez zuten lortu, eta horien artean gutxi aberastu ziren. Dirutza egindakoek euren estatus berria islatzen zuten etxeak eraiki zituzten. Luxuzko eraikinak, handitasunerako joerarekin, besteak beste zerbitzarientzako gelak eta kapera zituztenak.

Gaur egun, Amurrion agerikoa da indianoen presentzia, beraz, “aberats berri” haiek eraiki eta herriari eman zizkioten hainbat eraikin ikusi ahal izango dituzu.

Artziniega

Hirigune historikoa

1272an Alfontso X.a Jakitunak sortutako herria da eta 1996an Eusko Jaurlaritzak Multzo Historiko-monumental izendatu zuen.

Hirigune historikoa osatzen duten jauretxe, jauregi eta dorretxeetan 47 ezkutu daude, ukitu gabe.

Erdi Aroko hiribilduan ezarri ziren leinu nobleenak dira eta Artziniega eta Gaztelaren eta Bilbo eta Kantabriako portuen arteko bidegurutzearen garaikoak dira.

Bertako ondare eraikian askotariko estilo eta dedikazioak ikus daitezke; gotiko-errenazentistatik neoklasizismora, eta XVI. mendetik XX. mendera.

Casco histórico Artziniega

Hirigune historikoa

Aiara

Zarobe eta dorretxeak

Aiarako lurraldeak antzina-antzinatik izan zituen bertako foru, usu eta ohiturak, inguruko eskualdeek ez zituztenak, horiek ez zuten Araba edota Bizkai Probintzietako erregimen administratiboarekin zerikusirik. Zergarik ez ordaintzeko pribilegioa izan zuen 1700. urtean Borboi Etxea heldu zen arte. Erregimen administratibo eta politiko bitxia izan zuen eta agintariak Zaraoben hautatzen ziren, sistema honek 1842 urtera arte iraun zuen.

Hemen biltzen ziren agintariak eta Aiarako herritarrak Aiara Etxeko Jauntxoekin eta euren ordezkariekin, Aiara Probintziako Alkate Nagusiekin (gobernariekin). Kofradiako Jauntxoak bost alkateak izendatzen zituen aipatu landan, eta horiek ezin zuten lursail edo landen inguruko epairik eman, ezta bestelako “laidotutako epairik” ere, Zaraoben izan ezik.

Esparru horretan, Aiarako Forua onartu zen XIV. mendean. Bertan, Aiarako Haraneko batzarrak bildu eta tokiko agintariak aukeratzen ziren. Muino baten gainean dago, almenadun horma batez inguratuta. Harrizko mahai bat eta eserleku batzuk ikusiko ditugu bertan, Euskal Herriko lekurik ohoratuenetako baten adierazgarri.

Laudio

Ermuko Andra Mariaren santutegia

Herrian ezaguna da “Santa Luzia” izenez santutegiaren ondoko ermitaren titularra den santaren gur-tzari esker. XV. mendeko estilo gotiko euskaldun aurreratuan eraikia dugu, eta XVI. mendeko neurriak dituen erretaula nagusi platereskoa du. Eraikinaren solairua nabe bakarrekoa da, eta zortzi aldeko abside batean amaitzen da. Azpimarratzekoa da bere portikua eta erretaulako taila eta pinturak.

Santa María del Yermo

Ermuko Andra Mariaren santutegia

Etxaurreneko Andra Mari Santutegia (Menoio)

Etxaurren baseliza

XVIII. mendean eraiki zen, egurrezko teilatua eta kanpai-hormako kanpandorrea dauzkan elizate luzea du, eta barruan erretaula barrokoa. Muino batean kokatuta, santutegi honetatik Gorobeleko (Salbada Mendilerroa) ikuspegi ederra ikus dezakegu.

Artziniega

Arteko Andra Mariaren Santutegia

Kondairak santutegiaren sorkuntza neskato artzain bati birjina arte baten tartean agertu izanarekin lotzen du. Berriki buruturiko ikerketen arabera, leku hau bazegoen okupatuta garai erromatarrean eta ondoren kristautu egin zen elkarren segidako bi elizaren agerpenarekin, aurre-erromanikoa eta erromanikoa, hurrenez hurren.

Gero eta garrantzi handiagoa hartuz zihoanez, anbizio handiagoko proiektu bat egin eta oin berriko eraikinari ekin zitzaion XV. eta XVI. mendeen artean, estilo gotiko errenazentista osatu arte.

Barnean “Erretaula Nagusia” nabarmentzen da, XVI. mende hasierakoa, baita Tenplete santutegia ere, estilo eta kronologia berekoa.