a

Let’s Work Together

Image Alt

Aiaraldea

Cartel Visitas Teatralizadas

Amurrion ere egingo dira, orain arte, Artziniegan eta Laudion antolatutako doako bisita antzeztuak

railaren 25etik aurrera eta urriko igandetan zehar, Artziniega, Amurrio eta Laudioko kaleak berpiztu egingo dira, eskualdeko pertsonaia ospetsuenak antzezten dituzten Arimaktore taldeko antzezleen eskutik.

Ibilbide antzeztu hauek bisita entretenigarri bat eskaintzen dute Arabako hiru udalerri hauetako jatorria, leku enblematikoak eta obra historikoak ezagutuz.

Emanaldi turistiko original hauek doakoak dira, baina aurretiko izen ematea ezinbestekoa da. Erreserbak online, Amurrioko Turismo Bulegoan eta Laudioko Turismo Informazio Gunean egin daitezke.      

Artziniega hiribilduko 750. urteurrenaren programa jarraituz, irailak 17an itzuliko da hiribilduaren XXIII. Antzinako Merkatua inoiz baino indar gehiagorekin.

Iraganera bidaiatu Aiaraldeako ingurune paregabeaz gozatzeko

Encina Castresana Astarloa Aiarako Kuadrillako Presidentearentzat: “Uda honetako emanaldi antzeztuen arrakasta ikusi ondoren, ez dugu alde batera utzi nahi udazkeneko lehen egun hauetan pertsonaia ospetsu hauek gure eskualdera etortzeko asmotan diren pertsona gehiagori bere historia kontatzeko aukera. Gure lurraldearen kultura eta historia txoko bakoitzean eta bertako herritarrengan topa daiteke, eta hau ahalik eta modu dibertigarri eta didaktikoenean kontatzea aproposena dela uste dugu. Honakoa, aukera ezin hobea da asteburuan bisita gaitzazuen eta barre artean, Aiaraldeako historia eta kultura, gure gastronomia, museoak eta eskaintza turistikoa ezagutzeko.

Artziniega, Amurrio eta Laudioko bisita antzeztuen egutegia: