a

Let’s Work Together

Image Alt
Esperientziak

Autokarabana-eremuak

Amurrio

Amurrioko autokarabanen eremua antzokiaren atzealdean dago eta “Telefonika aparkalekua” izenez da ezaguna

Amurrioko autokarabanen eremua

Zerbitzuak

Ostalaritza eta erosketa zerbitzu guztiak hirigunean daude.

  • Leku kopurua: 3.
  • Gehieneko egonaldia: 48 ordu.
  • Ez dago baimenduta kanpatzea.
  • Tarifa: doan.
Autocaravanas Amurrio

Amurrioko autokarabanen eremua

Sartzeko:

AP 68tik, 4. irteera hartu eta A 624an sartu, Amurriorako bidean. Hirigunera iristean, lehenengo biribilgunean, ibaia gurutzatu bezain laster eta zubi baten azpitik igaro ondoren, Bilborako noranzkoan jarraitu eta biratu lehenengo kalean eskuinerantz, hondoko aparkalekuraino

Helbidea eta GPS koordenatuak:

  • Araba Kalea 7 | 01470 | Amurrio
  • 43.05528 |  -2.99806
  • N 43º 03′ 19” / W 02º 59′ 53”

Artziniega

Artziniega edo Barcenako autokarabanen aparkalekuak 6 autokarabanarentzako lekua du, eta kiroldegiaren eta udal igerilekuen artean dago

Artziniegako autokarabanen eremua

Zerbitzuak

Fitxak udaletxean, museo etnografikoan edo herriko dendetan eskura daitezke, bertatik 600 bat m-ra.

  • Baimendutako egonaldia, 72 ordu.
  • Gaua igarotzea eta ur aldaketa doakoak dira.
  • Argindarra bakarrik ordaintzen da: 3 euro 12 orduko.
Autocaravanas Artziniega

Área autocaravanas Artziniega

Sartzeko:

Bilbotik, BI 636 errepidetik Zubieteraino irits zaitezkete eta, ondoren, BI 2604 errepidean jarraitu. AP 68 errepidetik, 3. irteera hartu behar duzue Laudion, eta A 625/A 624 errepidea hartu, Artziniegaraino. Bertara iristean, Sojorako noranzkoan joan A 4624 errepidetik. Herriaren irteeran, kirol eremuan, autokarabanen eremua dago.

Helbidea eta GPS koordenatuak:

  • Barcena auzoa 7 | 01474 | Artziniega
  • 43.11806   /   -3.13167
  • N 43º 07′ 05” / W 03º 07′ 54”

Informazio gehiagorako:

Laudio

2017ko irailetik, Laudion autokarabana eta autoentzako aparkaleku bat dago, Ellakuriko kirol instalazioetan. Laudiotik Okondorako bidean kokatu da, udako udal igerilekuen, belar artifizialezko zelaiaren eta atletismo pistaren ondoko ingurune naturalean.

Laudioko autokarabanentzako gunea

Zerbitzuak

14 autokarabana nahiz 77 turismo hartzeko prestatu da (3 plaza aniztasun funtzionala duten erabiltzaileentzat. Ibilgailuek 72 ordu eman ahalko dituzte han aparkatuta gehienez ere (96 ordu abuztuko herriko jaiek iraun bitartean).

Aparkalekuaren erabiltzaileek zerbitzu hauek izango dituzte:

  • Ur grisetarako isurtokia
  • Ur beltzetarako isurtokia
  • Ur-andela betetzeko aukera
  • Bateria elektrikoa kargatzeko gunea
Autocaravanas Llodio

Laudioko autokarabanentzako gunea

Zerbitzuaren tarifak: 3 euro izango dira. Aparkalekua erabili ahal izateko, fitxak erosi beharko dira igerilekuetara sartzeko atezaintzan.

Sartzeko:

Bilbo eta Logroñotik abiatuta, AP 68 edo E 804 errepideetatik irits zaitezke. 2. edo 3. irteera hartu, martxaren norabidearen arabera. Behin hirigunera iritsita, igerileku eta futbol zelairantz jo, Okondo eta Soduperantz doan errepidean.

Helbidea GPS koordenadak:

  • Goienuri kalea 37 | 01400 | Laudio
  • 43.15389 | -2.97639
  • N 43º 09′ 14” / W 02º 58′ 35”