a

Let’s Work Together

Image Alt
Naturarekiko kontaktu lasaigarria sentitu, etxean egongo bazina bezala

Hotelak

Hotel Aldama

Aldama Hotela

Lorategia duen finka

Aldama Hotela

Lizentzia turistikoa: HVI 00393

 

Aldama hotela eraikin bitxia da, lorategia duen lursail batean kokatuta Amurrioko erdigunean, guztiz zaharberritu da hotel moderno eta atsegina bihurtzeko. Bilbotik 30 km ra eta Gasteizetik 40 km ra dago eta sarbide erosoak ditu bai trenez, bai autobidez. Horrek guztiak Aldama Hotela ostatu ezin hobe bilakatzen du negozio bidaietarako edo turismorako. Hotelak 8 gela bikoitz dauzka, haietako bat elbarrientzat egokitua; denek dituzte berogailua, komuna, telebista, telefonoa eta doako Wi-Fia.

 

Helbidea: Dionisio Aldama, 12
Telefonoa: 945 066 646
Helbide elektronikoa: hotel@hotelrestaurantealdama.com
Webgunea: www.hotelrestaurantealdama.com

Erosoa eta modernoa

Saiaritz Hotela

Lizentzia turistikoa: HVI 00412

 

Apainketa tradizionala mantenduz eraberritu den hotela da, zaratatik aldendua. Lorategi zabala dauka bi terrazarekin, eta aparkaleku pribatua ere bai.
Guztiz egokitua dago mugikortasun murriztua duten pertsonentzat. Gela moderno eta erosoak eskaintzen ditu; oso abegitsuak dira eta detaile guztiak zaintzen dituzte. Ezin hobea da ihesaldi erromantiko bat egiteko edo kirolari eta mendizaleentzat. Atsedenerako gonbidapena da, lanegun luze baten ondoren.

 

Helbidea: San Roke 12
Telefonoa: 945 892 364
Helbide elektronikoa: info@saiaritz.com
Webgunea: www.saiaritz.com

Hotel Saiaritz

Saiaritz Hotela

Hotel Valle de Ayala

Valle de Ayala Hotela

Apaindura klasikoa

Valle de Ayala hotela

Lizentzia turistikoa: HVI 00371

 

Valle de Ayala hotelak 21 gela ditu eta hartu daitekeen atsedenik onena izango duzu bertan. Gela guztiek bainugela osoa dute, telebista, telefonoa, Wi-Fi konexioa, hari musikala eta berogailua. Gelen apaindura klasikoari esker, argitasuna nabarmentzen da. Era berean, 120 pertsona har ditzakeen bilera areto bat dugu. Valle de Ayala hotelean gure bezeroek behar dituzten erosotasun guztiak ditugu, egonaldia perfektua izan dadin.

 

Helbidea: Jose Matia 36
Telefonoa: 946 723 611
Helbide elektronikoa: info@valledeayala.com
Webgunea: www.valledeayala.com

Hotel Arcos de Quejana.jpg

Los Arcos de Quejana Landa Hotela

Landa hotela

Los Arcos de Quejana

Lizentzia turistikoa: HVI 00356

 

Los Arcos de Quejana landa hotela Aiara haranaren erdigunean dago, liluratuta utziko zaituen inguru natural eta bikainean. Hotelak 16 gela eta apartamentu pribatu bat ditu, esperientzia ahaztezina izateko erosotasun guztiekin. Hurbileko eta familiarteko tratua jasoko duzu, gure filosofiaren oinarria hori bera baita: “Lasaitasuna eta erosotasuna, egonaldi atsegin eta berezi bat izateko”. Hotela desgaitasuna duten pertsonentzat egokituta dago.

 

Helbidea: Beotegi errepidea z.g.
Telefonoa: 945 39 93 20
Helbide elektronikoa: info@arcosdequejana.com
Webgunea: www.arcosdequejana.com