Argazkilaritza-tailerra antolatu dugu Aiaraldeko Kuadrillako enpresa eta negozio txikiei zuzenduta, smartphonearekin sare sozialetarako eta e-commercerako produktuen argazkiak egiteko. Ahalik eta etekin handiena atera sare sozialei, kalitatezko ikusizko edukiak sortuz, zure xede-publikoaren arreta modu praktiko eta errazean erakartzeko. Azaroaren 10ean eta 12an izango da, 14:30etik 16:30era. Plazak 8 pertsonentzako mugatuta daude. Egin klik hemen dokumentua deskargatzeko.
Etekin atera zure hondar organikoetatik
Kuadrillako 5 herrietako herritarrek konpostajeari eta gaikako bilketari buruz Aiaraldeko Kuadrillak antolatutako on-line / webinar ikastaroetan parte hartu ahal izango dute, Hondakinak Prebenitzeko eta birziklatzeko Europako Astearen barruan. Zehazki, honako saio hauek emango dira on-line: Azaroaren 20an, ostirala, 18: 00etan, “Etxeko konpostajeari buruzko oinarrizko prestakuntza”. Azaroaren 27an, ostirala, 18: 00etan, “Konpostagailu bat etxean nola egin […]
Aiaraldeko Kuadrillan instalatutako Ekogune berriak
8 ekipo berri instalatuta, Kuadrillak 20 minipuntu-ekogune ditu dagoeneko, pilak, CDak, tinta-kartutxoak, bonbillak, tresna elektriko txikiak eta bestelakoak biltzeko. Kokapen hauetan aurki ditzakezu: LAUDIO: .- Lamuza plaza .- Untzueta plaza .- Ugarteko plaza .- Areta 37 .- Arantzar Kalea (Berria) .- Zumalakarregi 59 (Berria) .- Geltokiko plaza (Berria) AMURRIO .- Landako kalea .- San Jose […]
Beldur Barik! lehiaketa aurkeztu da
Urriaren 14an, Beldur Barik! lehiaketaren 11. edizioa aurkeztu zen Orozkon, gazteek gizonen eta emakumeen egungo desberdintasun-egoerari nola aurre egiten dioten erakusten duten askotariko arte-adierazpenak aitortu, balioetsi eta bultzatzeko, baita errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzunkidetasunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako portaerak ere. Egin klik hemen dokumentua deskargatzeko.
Urriaren 1ean, Adinekoen Nazioarteko Eguna
Nazio Batuen Batzar Nagusiak, 1991ko abenduan, “ADINEKOEN NAZIOARTEKO EGUNA” izendatu zuen urriaren 1a, eta pertsona horiekberen eskubideei eusteko lan egitera bultzatu zituen gobernuak eta gizartea, oro har.Aurten, pandemiaren ondorioz, ezin izan da Kuadrillak antolatutako ADINEKOEN TOPAKETA egin. Horregatik, aipamen berezia egin nahi diogu gure gizarteko kolektibo garrantzitsu eta berezi horri. Egin klik hemen dokumentua deskargatzeko.
“Aiaraldea, dendatik etxera” egitasmoa jarri dugu martxan
Urrian martxan jarriko da negozio hurbilenetan erosketa-prozesua erraztu nahi duen esperientzia pilotua. Egin erosketak zure ohiko saltokian eta guk etxera eramango dizugu, inongo kosturik gabe. Horretarako, eman izena hemen. Informazio gehiago: “Dendatik etxera”.



