a

Let’s Work Together

Image Alt
Albisteak

Aiaraldea

AIARALDEA, HELMUGA SEGURUA

Aiaraldea Helmuga segurua da Espainiako Turismo Kalitaterako Institutuak Helmuga Seguru bereizgarria aitortu dien 13 turismo-enpresei esker, arriskuak prebenitzeko neurriak ezartzen egindako lanagatik eta koronabirusaren aurrean kutsatzea murrizteko gomendioengatik.

Horien artean daude jatetxeak, ostatuak, txakolindegiak, museoak, turismo eta garraio bulegoak.

Horiei guztiei kanpo-ebaluazioak egin zaizkie, neurri egokienak hartzeko eta zerbitzu segurua eskaintzeko protokoloak dituztela egiaztatzeko, bai eta Basquetour eta Turismoko Estatu Idazkaritzaren baliozkotzea egiaztatzeko ere.

Ziurtagiri hori duten enpresak honako hauek dira:

Jatetxeak: Abiaga, Balintxarreketa, Odeibar

Ostatuak: Garabilla landetxea eta Iruaritz baserria

Txakolindegiak: Artomaña, Arzabro, Beldui eta Gure Ahaleginak

Museoak: Artziniegako Museo Etnografikoa eta Santxotena Tailer Museoa

Turismo bulegoak: Amurrio

Garraioa: Onieva Autobuses

Zorionak!

Add Comment