{"id":8549,"date":"2026-11-11T10:53:59","date_gmt":"2026-11-11T09:53:59","guid":{"rendered":"https:\/\/www.aiaraldea.org\/?p=8549"},"modified":"2026-11-11T10:53:59","modified_gmt":"2026-11-11T09:53:59","slug":"txakoli-bizik-ikusleen-harrera-bikaina-izan-du-lehen-asteburuan-eta-esperientzia-berriekin-jarraituko-du-aiaraldean","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.aiaraldea.org\/eu\/txakoli-bizik-ikusleen-harrera-bikaina-izan-du-lehen-asteburuan-eta-esperientzia-berriekin-jarraituko-du-aiaraldean\/","title":{"rendered":"Txakoli Bizik ikusleen harrera bikaina izan du lehen asteburuan, eta esperientzia berriekin jarraituko du Aiaraldean"},"content":{"rendered":"<ul>\n<li><strong>Seigarren edizioa harrera bikainarekin hasi da, eskualdeko hainbat herritan gastronomia, umorea eta kultura uztartu dituzten proposamenekin<\/strong><\/li>\n<li><strong>Egitarauak azaroaren 22ra arte jarraituko du, tailerrekin, magia-ikuskizunekin, gastronomia-esperientziekin, kultur bisitekin, dastaketekin eta aire zabaleko jarduerekin<\/strong><\/li>\n<li><strong>Oraindik badaude plaza libreak Artziniegako magia-ikuskizunean, Laudion egingo den tardeoan eta Aiarako Ibilbideko martxa nordikoan<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>Txakoli Biziren seigarren edizioa ikusleen harrera bikainarekin hasi da. Joan den asteburuan Aiaraldeko hainbat tokitan egindako lehen jarduerei esker, eskualdeko gastronomiaz, umoreaz eta kulturaz gozatzeko aukera izan dute parte-hartzaileek, Arabako Txakolina ardatz hartuta. Egitarauak datozen bi asteburuetan jarraituko du, azaroaren 22ra arte, eskualdea ezagutzeko eta esperientzia desberdinez gozatzeko proposamen berriekin.<\/p>\n<p>Edizioari azaroaren 6an eman zitzaion hasiera, Beldui upategian egindako aurkezpen ofizialarekin eta Enoturismoaren Munduko Eguna ospatzeko antolatutako inaugurazio-topa batekin. Asteburuan zehar, gainera, hainbat jarduera egin ziren: tokiko produktuekin egindako showcooking-a Okondoko San Roman eskolan, Andoni Agirregomezkortaren bakarrizketa Arcos de Quejana jatetxean eta Santxotena Museo-Tailerreko bisita. Azken horretan, Xabier Santxotenaren sormen-unibertsoa ezagutzeko aukera izan zuten parte-hartzaileek, zuzeneko erakustaldi baten eta txakolinarekin uztartutako mokadutxo baten bidez.<\/p>\n<p>Aiaraldeko Kuadrillako presidente I\u00f1igo Pinedok oso positibotzat jo du seigarren edizio honen hasiera: <em>\u00abOso pozik gaude Txakoli Bizik izaten ari den harrerarekin. Lehen jarduerek erantzun bikaina izan dute, eta pozgarria da ekimen honek pizten duen interesa ikustea. Aiaraldeak eskaintzen dituen esperientzien aniztasuna erakusteko eta herritarrengana gure gastronomia, kultura, ondarea eta natura-ingurunea hurbiltzeko aukera ematen digu\u00bb<\/em>.<\/p>\n<p>Lehen asteburuaren ostean, Txakoli Bizik Aiaraldeaz gozatzeko, bertako produktuak ezagutzeko eta eskualdeko ondare, kultura eta paisaietara hurbiltzeko plan ugari eskaintzen jarraitzen du.<\/p>\n<p><strong>Magia, gastronomia eta tradizioa datorren asteburuan<\/strong><\/p>\n<p>Egitarauak azaroaren 13an, ostiralean, jarraituko du Amurrion, Gaizka Bara\u00f1anok (Bara\u00f1ano Likoreak) emango duen bermuta egiteko tailerrarekin. Jarduera 18:00etatik 20:00etara egingo da Txoko Armuru Elkarte Gastronomiko eta Kulturalean. Parte-hartzaileek beren bermuta prestatu ahal izango dute, saria izango duen Kahoot batean parte hartu eta etxera botila bat eraman oroigarri gisa.<\/p>\n<p>Azaroaren 14an, larunbatean, gastronomiaz eta ikuskizunez gozatzeko bi proposamen izango dira. 13:30etik 16:00etara, Artoma\u00f1ak eta Ardantze jatetxeak gastronomia-esperientzia eskainiko dute, gertuko produktuekin eta Arabako Txakolina J.D.ko txakolinarekin.<\/p>\n<p>Arratsaldean, 18:00etatik 20:00etara, Artziniegako Kultur Etxean magia-ikuskizuna eskainiko du Mar\u00eda Arandiak. Ilusioa, txakolina eta gildak uztartuko dituen proposamen honetarako oraindik badaude plaza libreak. Plan desberdin batez gozatzeko eta Artziniegara hurbiltzeko aukera paregabea.<\/p>\n<p>Igandean, azaroaren 15ean, ondarea eta tradizioak izango dira protagonista, 12:00etan Artziniega Museoan egingo den bisita antzeztuarekin. Herriko historia modu atsegin eta entretenigarrian ezagutzeko aukera emango du, eta amaieran eskualdeko txakolinarekin eta pintxoekin egindako topa egingo da.<\/p>\n<p><strong>Dastaketak, tardeoa eta natura hurrengo asteburuan<\/strong><\/p>\n<p>Azaroaren 20an, ostiralean, Astobiza upategiak Arabako Txakolina J.D.ko txakolinen dastaketa komentatua hartuko du, Jos\u00e9 Ignacio Junguiti enologoak gidatuta. 17:00etatik 19:00etara, parte-hartzaileek ardo hauen berezitasunak hobeto ezagutzeko eta Aiaraldeko produktu adierazgarrienaren \u00f1abardurak deskubritzeko aukera izango dute.<\/p>\n<p>Azaroaren 21ean, larunbatean, eguna Amurrioko Likorearen Museoan hasiko da, 12:00etatik 14:00etara egingo den bisita gidatuarekin. Jarduerak Karpy likorearen eta patxaranaren dastaketa barne hartuko du. Arratsaldean, El L\u00edo Laudio izango da protagonista, 18:00etatik 20:00etara egingo den tardeoarekin. Elkarrekin egoteko, giroaz gozatzeko eta Txakoli Bizi ospatzen jarraitzeko proposamena, giro lasai eta atseginean. Jarduera honetarako oraindik badaude plaza libreak.<\/p>\n<p>Egitarauari amaiera emateko, azaroaren 22an, igandean, martxa nordikoko irteera gidatua egingo da Aiarako Ibilbidean. Jarduera 10:00etatik 14:00etara izango da, Arespalditzan hasi eta amaituko den ibilbidearekin. Hamar kilometroko ibilbide zirkularra izango da, zailtasun txikikoa, eta eskualdeko natura-ingurunea ezagutzeko eta makilak erabiltzen ikasteko aukera emango du. Esperientziak pintxoak eta bertako txakolinarekin egindako topa ere barne hartuko ditu. Interesa dutenek oraindik eman dezakete izena proposamen honetan.<\/p>\n<p><strong>Aiaraldeak eskaintzen duen guztia ezagutzeko gonbidapena<\/strong><\/p>\n<p><em>\u00abOraindik badaude izena emateko aukera ematen duten jarduerak; beraz, aukera aprobetxatzera, parte hartzera eta esperientzia hauetaz gozatzera animatzen ditugu herritarrak. Txakoli Bizi Aiaraldera hurbiltzeko, gure herriak, paisaiak, gastronomia eta ondarea ezagutzeko gonbidapena ere bada. Hemen bizi diren nahiz bisitan etortzen diren pertsonek gure eskualdeak eskaintzeko duen guztia deskubritzea nahi dugu\u00bb<\/em>, amaitu du Aiaraldeko Kuadrillako presidenteak.<\/p>\n<p>Oraindik plaza libreak dituzten jardueretan izena emateko, jo webgunera: <a href=\"https:\/\/www.turismo.aiaraldea.org\">www.turismo.aiaraldea.org<\/a>.<\/p>\n<p><img  title=\"\" fetchpriority=\"high\" decoding=\"async\" class=\"alignleft size-full wp-image-8543\" src=\"https:\/\/www.aiaraldea.org\/wp-content\/uploads\/2026\/11\/Txakoli-Bizi-2026-Brindis-Bodega-Beldui-06.11.2026-Fotografo-David-Blyth-16-scaled.jpg\"  alt=\"Txakoli-Bizi-2026-Brindis-Bodega-Beldui-06.11.2026-Fotografo-David-Blyth-16-scaled Txakoli Bizik ikusleen harrera bikaina izan du lehen asteburuan, eta esperientzia berriekin jarraituko du Aiaraldean\"  width=\"2048\" height=\"1365\" srcset=\"https:\/\/www.aiaraldea.org\/wp-content\/uploads\/2026\/11\/Txakoli-Bizi-2026-Brindis-Bodega-Beldui-06.11.2026-Fotografo-David-Blyth-16-scaled.jpg 2048w, https:\/\/www.aiaraldea.org\/wp-content\/uploads\/2026\/11\/Txakoli-Bizi-2026-Brindis-Bodega-Beldui-06.11.2026-Fotografo-David-Blyth-16-300x200.jpg 300w, https:\/\/www.aiaraldea.org\/wp-content\/uploads\/2026\/11\/Txakoli-Bizi-2026-Brindis-Bodega-Beldui-06.11.2026-Fotografo-David-Blyth-16-1024x683.jpg 1024w, https:\/\/www.aiaraldea.org\/wp-content\/uploads\/2026\/11\/Txakoli-Bizi-2026-Brindis-Bodega-Beldui-06.11.2026-Fotografo-David-Blyth-16-768x512.jpg 768w, https:\/\/www.aiaraldea.org\/wp-content\/uploads\/2026\/11\/Txakoli-Bizi-2026-Brindis-Bodega-Beldui-06.11.2026-Fotografo-David-Blyth-16-1536x1024.jpg 1536w\" sizes=\"(max-width: 2048px) 100vw, 2048px\" \/> <img  title=\"\" decoding=\"async\" class=\"alignleft size-full wp-image-8545 lazyload\" data-src=\"https:\/\/www.aiaraldea.org\/wp-content\/uploads\/2026\/11\/Txakoli-Bizi-2026-Monologo-Andoni-Agirregomezkorta-07.11.2026-Fotografo-David-Blyth-41-scaled.jpg\"  alt=\"Txakoli-Bizi-2026-Monologo-Andoni-Agirregomezkorta-07.11.2026-Fotografo-David-Blyth-41-scaled Txakoli Bizik ikusleen harrera bikaina izan du lehen asteburuan, eta esperientzia berriekin jarraituko du Aiaraldean\"  width=\"2048\" height=\"1365\" data-srcset=\"https:\/\/www.aiaraldea.org\/wp-content\/uploads\/2026\/11\/Txakoli-Bizi-2026-Monologo-Andoni-Agirregomezkorta-07.11.2026-Fotografo-David-Blyth-41-scaled.jpg 2048w, https:\/\/www.aiaraldea.org\/wp-content\/uploads\/2026\/11\/Txakoli-Bizi-2026-Monologo-Andoni-Agirregomezkorta-07.11.2026-Fotografo-David-Blyth-41-300x200.jpg 300w, https:\/\/www.aiaraldea.org\/wp-content\/uploads\/2026\/11\/Txakoli-Bizi-2026-Monologo-Andoni-Agirregomezkorta-07.11.2026-Fotografo-David-Blyth-41-1024x683.jpg 1024w, https:\/\/www.aiaraldea.org\/wp-content\/uploads\/2026\/11\/Txakoli-Bizi-2026-Monologo-Andoni-Agirregomezkorta-07.11.2026-Fotografo-David-Blyth-41-768x512.jpg 768w, https:\/\/www.aiaraldea.org\/wp-content\/uploads\/2026\/11\/Txakoli-Bizi-2026-Monologo-Andoni-Agirregomezkorta-07.11.2026-Fotografo-David-Blyth-41-1536x1024.jpg 1536w\" data-sizes=\"(max-width: 2048px) 100vw, 2048px\" src=\"data:image\/svg+xml;base64,PHN2ZyB3aWR0aD0iMSIgaGVpZ2h0PSIxIiB4bWxucz0iaHR0cDovL3d3dy53My5vcmcvMjAwMC9zdmciPjwvc3ZnPg==\" style=\"--smush-placeholder-width: 2048px; --smush-placeholder-aspect-ratio: 2048\/1365;\" \/> <img  title=\"\" decoding=\"async\" class=\"alignleft size-full wp-image-8547 lazyload\" data-src=\"https:\/\/www.aiaraldea.org\/wp-content\/uploads\/2026\/11\/Txakoli-Bizi-2026-Experiencia-Museo-Santxotena-08.11.2026-Fotografo-David-Blyth-9-scaled.jpg\"  alt=\"Txakoli-Bizi-2026-Experiencia-Museo-Santxotena-08.11.2026-Fotografo-David-Blyth-9-scaled Txakoli Bizik ikusleen harrera bikaina izan du lehen asteburuan, eta esperientzia berriekin jarraituko du Aiaraldean\"  width=\"2048\" height=\"1365\" data-srcset=\"https:\/\/www.aiaraldea.org\/wp-content\/uploads\/2026\/11\/Txakoli-Bizi-2026-Experiencia-Museo-Santxotena-08.11.2026-Fotografo-David-Blyth-9-scaled.jpg 2048w, https:\/\/www.aiaraldea.org\/wp-content\/uploads\/2026\/11\/Txakoli-Bizi-2026-Experiencia-Museo-Santxotena-08.11.2026-Fotografo-David-Blyth-9-300x200.jpg 300w, https:\/\/www.aiaraldea.org\/wp-content\/uploads\/2026\/11\/Txakoli-Bizi-2026-Experiencia-Museo-Santxotena-08.11.2026-Fotografo-David-Blyth-9-1024x683.jpg 1024w, https:\/\/www.aiaraldea.org\/wp-content\/uploads\/2026\/11\/Txakoli-Bizi-2026-Experiencia-Museo-Santxotena-08.11.2026-Fotografo-David-Blyth-9-768x512.jpg 768w, https:\/\/www.aiaraldea.org\/wp-content\/uploads\/2026\/11\/Txakoli-Bizi-2026-Experiencia-Museo-Santxotena-08.11.2026-Fotografo-David-Blyth-9-1536x1024.jpg 1536w\" data-sizes=\"(max-width: 2048px) 100vw, 2048px\" src=\"data:image\/svg+xml;base64,PHN2ZyB3aWR0aD0iMSIgaGVpZ2h0PSIxIiB4bWxucz0iaHR0cDovL3d3dy53My5vcmcvMjAwMC9zdmciPjwvc3ZnPg==\" style=\"--smush-placeholder-width: 2048px; --smush-placeholder-aspect-ratio: 2048\/1365;\" \/><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Seigarren edizioa harrera bikainarekin hasi da, eskualdeko hainbat herritan gastronomia, umorea eta kultura uztartu dituzten proposamenekin Egitarauak azaroaren 22ra arte jarraituko du, tailerrekin, magia-ikuskizunekin, gastronomia-esperientziekin, kultur bisitekin, dastaketekin eta aire zabaleko jarduerekin Oraindik badaude plaza libreak Artziniegako magia-ikuskizunean, Laudion egingo den tardeoan eta Aiarako Ibilbideko martxa nordikoan Txakoli Biziren seigarren edizioa ikusleen harrera bikainarekin hasi [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":8,"featured_media":8543,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[14],"tags":[],"class_list":{"0":"post-8549","1":"post","2":"type-post","3":"status-publish","4":"format-standard","5":"has-post-thumbnail","7":"category-uncategorized-eu","8":"entry"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.aiaraldea.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8549","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.aiaraldea.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.aiaraldea.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.aiaraldea.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/8"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.aiaraldea.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8549"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/www.aiaraldea.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8549\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":8550,"href":"https:\/\/www.aiaraldea.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8549\/revisions\/8550"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.aiaraldea.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/8543"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.aiaraldea.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8549"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.aiaraldea.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8549"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.aiaraldea.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8549"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}