a

Let’s Work Together

Image Alt
Esperientziak

Birding-a Aiaraldean

Ezagutu hegazti ugari

Birding

Euskadik turismo mota hau garatzeko dituen eremuen artean Aiaraldea dago, zehazkiago Gorobel mendilerroaren hormatzar ikusgarria. Hortaz, mendilerroaren hegaletan bizi diren espezien artean daude antzandobi arruntak eta lepitzuliak; goialdeko larre eta txilardietan, berriz, ugariak dira berdantza horiak eta mendi txirtak. Gainera, mendilerroa osatzen duten 25 km luzeko kareharrizko horman habia egiten du hegazti harkaiztar komunitate handi batek, besteak beste, sai zuriak, sai arreak, belatz handiak, belatxinga mokohoriak eta mokogorriak, malkar sorbeltzak, harkaitz zozo gorriak eta mendi tuntunak

Baliabide ornitologiko ezin hobeak

Birding

Aurreko guztia dela eta, eskualdeak ornitologia baliabide ezin hobeak dauzka, eta Nerbioi ibaiaren ur jauziaren behatokia leku onenetarikoa da horretarako, haraneranzko bertako ikuspegi ederrengatik eta irisgarritasun errazagatik.
Ornitologia zaleak zein adituak gonbidatzen ditugu Gorobel mendilerroko kokagune harrigarrira, natur paisaia ezin ederragoaz disfrutatzeaz gain, bertan bizi diren edota migrazio bidaia luzeen ostean atsedenaldia hartzen duten hegazti ugari aurkituko dituztelako

Informazio gehiago