Parapentea
Gizakiaren helburuetako bat, milaka urtetan zehar, hegan egitea izan da. Egun, parapentearen bidez, hegan egitea erraza da, nolabait, beharrezko maniobra guztiak egiteko bi aginte eta balaztak baino ez ditugu behar eta.
Hegaldian zehar, geure kokapen ezin hobetik, berriz ere deskubrituko dugu mundua. Lagunduko digun soinu bakarra haizearen xuxurla leuna izango da, baretasun bitxi batek bilduko gaituen bitartean, aurretik bizi izan dugunaren aldean ezberdina den emozioarekin nahastuta.
Hegan egiteko Urduñako ingurua hoberenetariko bat da bere kokapenagatik, hegal termikoak eta dinamikoak dituelako. Hegaldi librearen sehasketariko bat denez, oso leku ezaguna ere bada aireko kirolak osatzen dituzten hainbat modalitatetako pilotuen artean.
Gorobel mendilerro osoak eraketa geologiko erakargarria eskaintzen du aireko kiroletan trebatzeko eta praktikatzeko, esaterako: parapentea, paramotorra, ala delta eta ultrarina. Urduñako Gorobel mendilerroko hegalaren formagatik (ipar ekialdera begira, duen luzera, altuera eta etengabeko aldapa), leku ezin hobea da kirol horiek praktikatzeko.

Hegan egiteko Urduñako ingurua

Oztoporik gabeko harana
Horri haran zabala gehitu behar zaio, airea igarotzea eragozten duen mendirik, trabarik edo kable elektrikorik gabekoa. Hegal termikoa zein dinamikoa eskaintzen ditu. Haizeak oso laminarrak dira eta horregatik Urduña leku ezin hobea da aipatutako modalitateetan hegan egiteko.
Urdu Hegan Parapente Eskola
655 714 999
Urdu Hegan Parapente Eskola