a

Let’s Work Together

Image Alt
Ezagutu gure artea eta ohiturak

Museoak

Energia berriztagarrien parkea

Aresketamendi parkea

Energia berriztagarrien Aresketamendi Parkea aireari, eguzkiari eta biomasari eskainita dago eta 26 gailu energetiko ditu, haurrek eta helduek beren kabuz probatzeko aukera izan dezaten.

  • Prezioa: Haurrak: 2,5 euro sarrera + 2 euro gidariarekin | Helduak: 4 euro + 2 euro gidariarekin.
  • Iraupena: 1 ordu eta 45 minutu.
  • Noiz irekita: Aldi baterako itxita.
  • Oharra: bisita gidatua 15 pertsona baino gehiagoko taldeentzat da.
  • Erreserbak: 619777638 edo aresketamendi@amurrio.org
Parque Aresketamendi

Aresketamendi

Artziniega Museoa

Artziniega Museoa

1984an sortua eta 2004an handiagotua

Artziniega Museoa

Artea Elkarte Etnografikoak kudeatuta, 1984an sortu zen eta 2004an handiagotu. Museoa gizakiaren omenez sortu zen, hori baita museo honen funtsa. Eraberritutako eraikin historiko batean dago, eta 1.700 m2 ko erakusketa zabala jasotzen du, bi solairutan banatuta dago, eta, denera, 17 aretok osatzen dute. Areto horietan zehar, bisitariak eskualdeko biztanleen landa eta hiri bizimoduen berregitearekin gozatuko du.

Erakusgaiak, kanpoan, beste 2.000 m2 ditu; bertan dagoen eraikuntza modernoan aldi baterako erakusketak izan ohi dira, eta aire zabalean dagoen anfiteatroan antzezpen kulturalak egin ohi dira.

Artziniega Museoko bisitak beti dira gidatuak eta ordubete ingurukoak.

  • Sarrera: Helduak: 4 € | Umeak: (6 12 urte) 2 € | Erretiratuak, ikasleak eta taldeak (15 pertsona baino gehiago): 3 € | Eskola taldeak: 1,5 €.
Herrigune historikoan kokatuta

Pablo Respaldizaren Sutegia

Burdina artisau eran nola lantzen zen erakusten du, etxeko tresnak, nekazari lanabesak, ferrak, iltzeak, torlojuak eta burdinsareak egin ahal izateko. Garai batean, eskualde osoa zeharkatzen zuten idi gurdientzako gurpilak egiteko erabili zen. Tradiziozko lantegi honen osagai nagusiak honako hauek dira: sutegia, lehengaia berotzen zen lekua; eta ingudea, lehengaiari forma emateko erabiltzen zena. Zalantzarik gabe, sutegi horretan gure arbasoen bizimodua ikusteko aukera izango dugu, Erdi Aroan garrantzi handia izan zuen lanbide baten bidez.

  • Udalerria: Artziniega
  • Helbidea: Barrenkale.
  • Telefonoa: 945 396 210
  • Ordutegia: igandeetan, 12:00etatik 14:00etara. Irailean itxita.
  • Doako sarrera.
Pablo Respaldiza

Pablo Respaldizaren Sutegia

Taller Museo Santxotena

Santxotena museo tailerra

Esperientzia berezia eta ezberdina

Santxotena museo tailerra

Santxotena museo tailerra bisitariek artistarekin harreman zuzena duten Euskadiko museo bakarra da.

Santxotena museoak esperientzia paregabea eskaintzen du, gainerako museoek eskainitakoarengandik ezberdina. Bisitariek bildumaz gozatzeko aukera dute Xabier Santxotenarekin zuzeneko harremanean; izan ere, lanak sortu izan ziren tailerretan sartu eta eskultoreak berak azaltzen dizkie bisitariei lanen ingurukoak, hots, zeramikazko tailerrean egindako sorkuntzen lehen zirriborroetatik eskultura amaitu arteko prozesua.

Horrez gain, museoaren bereizgarri nagusia da Jorge Oteizaren dizipulu den Xabier Santxotenaren lana ukitu dezakeela bisitariak.

Eremua, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak ziurtatuta du, eta desgaitasun fisiko, sentsoriala, intelektuala, bisuala eta psikikoa duten pertsonentzako egokituta dago.

Ikusgai dagoen lana braillez errotulatuta dago.

  • Sarrera: Helduak 4,50 € / Erretiratuak 4,00 € / 13 urtetik 16ra 3,00 € / 6 urtetik 12ra 2,00 € / 0 eta 5 urte artean doan.
  • Erreserbak: 945396664 / 605717857. Ordutegi honetatik kanpo bisitatzeko aukera dago eskatuz gero.
Pieza eta lanabes berdingabeak

Likorearen museoa

Amurrioko Likorearen Museoa mota honetako Euskal Herriko aurrenekoa da. Bisita honekin Destilerías Manuel Acha 1831n sortu zen enpresaren hastapenak ezagutuko ditugu, 1880tik Amurrion kokatu zena eta Karpy likorea edo Sierra de Orduña patxarana marka ospetsuak sortu zituena.

Euskal Herriko enpresarik zaharrena da, eta, bost belaunaldiren ondoren, Europa osoko enpresa zaharrenetako bat. Oraindik ere beren produktu eta destilatuen katalogo zabaleko 150 produktu baino gehiago ekoizten dituzte, arbasoengandik ikasitako metodo tradizionalei jarraikiz eta ekoizpen prozesuan artisautza eta abangoardiako teknologia uztartuta.

Likorearen Museoan, ekoizpen prozesuak ikus daitezke, baita mende batetik gorako historia duen enpresari buruzko bitxikeriak ere.

  • Iraupena: ordubete inguru
  • Ordua: adostutakoa
  • Erreserbak: aldez aurretik erreserbatu behar dira Amurrioko turismo bulegoan 945393704 telefonoan edo turismo@amurrio.org helbide elektronikoan
Museo del Licor

Likorearen museoa

Museo Arte Sacro

Artziniegako Arte Sakratuko Museoa

Esperientzia paregabe eta ezberdina

Artziniegako Arte Sakratuko Museoa

Artziniegako Arteko Gure Amaren Santutegian kokatuta dago. Bere barnean balio eklesiastiko handiko obrak biltzen dira, hala nola tamaina eta forma ezberdinetako argimutilak, santutegiko erloju zaharraren makineria, zenbait arrosario, Artziniegako ermita zaharretako objektuak eta koadroak.

  • Udalerria: Artziniega
  • Helbidea: Arteko santutegia
  • Telefonoa: 945396066 edo 945396210
  • Ordutegia: larunbatetan eta igandeetan 12:00etatik 13:30era.
  • Prezioa: 2 € (15 pertsona baino gehiago 1,50 €) | Erretiratuak 1,50 € (15 baino gehiago, 1 €)
Kexaako monumentu multzoan kokatuta dago

Kexaako Arte Sakratuko Museoa (aldi baterako itxita)

Kexaako Arte Sakratuko Museoak haraneko familia ospetsuenaren historiaren berri ematen du, Aiaratarrena, hain zuzen, leinu hori Kexaan ezarri baitzen.

Kexaako Monumentu Multzoan kokatuta dago, XIV. mendean eraikitako Fernan Perez Aiararen Jauregi Gotortua izan zen eraikinean. Dokumentazio, irudi, maketa eta objektu ugarirekin batera, Moja Domingotarren komentuan 600 urtez baino gehiagoz hertsiki gordetako artelanak ere erakusten dira.

Aipatutako museoaz gain, monumentu multzoaren gainerakoa bisitatu bitartean ere goza dezakegu (aldez aurretik hitzartuta), Moja Domingotarren komentua izan ezik:

  • Adatseko Andre Mariaren dorre kapera: beheko solairuan, aipatutako kapera duen dorre sendoa dago. Kaperaren erdian Pedro Lopez Aiara kantzilerraren eta haren emazte Leonor Guzmanen harzuriz egindako estatua etzanak daude. Kaperaren buruan erretaula bat eta XIV. mendeko aurrealde gotikoa daude, horren jatorrizkoa Chicagoko Arte Galerian dago egun.
  • San Joan Bataiatzailearen eliza: XV. mendearen bukaeran hasi ziren eraikitzen. Kexaako Parrokia eta komentuko elizak erretaula barroko dotorea dauka, salomondar zutabeekin eta santuen erliebeekin. Korupean, bi hilobitan, Fernan Perez kantzilerraren eta Maria Sarmientoren semearen eta errainaren hilobi estatuak daude.
  • Moja Domingotarren komentua: Fernan Perez Aiarak sortua, XIV. mendetik, mojek mantendu dute bizirik monumentu multzo hau, eta, mendeetan zehar, fitxategiaren, artearen eta ondare kultural eta espiritualaren jagole fidelak izan dira.
Museo de Arte Sacro de Quejana

Kexaako Arte Sakratuko Museoa

Natura parkea

Goikomendi-Kuxkumendi

Natura parkea babes bereziko antzinako baso eremua da; 46,7 hektareako azalera dauka.

Parkea bi ibilbidetan banatuta dago: Goikomendi ibilbideak 1,5 km ditu, eta landaretza osoki autoktonoa duen erreserba horretan irudikatzen dira aspaldiko garaietako gizakiek bertan gauzatzen zituzten jarduerak. Bestalde, Kuxkumendi ibilbidea dugu, 2 km koa; hainbat zuhaitz espezie aurki ditzakegu bertan, autoktonoak zein exotikoak.

  • Iraupena: 2 ordu inguru.
  • Oharra: bisita gidatua 15 pertsona baino gehiagoko taldeentzat.
  • Erreserbak: 619777638 edo aresketamendi@amurrio.org
Bisita gidatua

Bisita gidatuak Artziniegako hirigune historikotik

Ezagutu Artziniega eta bertako istorioak.

  • Pablo Respaldizaren burdinola barne.
  • Kontsultatu ordutegiak eta prezioak 945396210 telefonoan edo honako helbide elektroniko honetan: artziniegakomuseoa@gmail.com
Bisita gidatuak

Bisitak Arteko Andra Mariaren santutegian eta hirigunean

Ezagutu Artziniega eta bertako istorioak.