a

Let’s Work Together

Image Alt
Ezagutu beharreko txokoak

Upeltegiak

2005ean hasi zen

Artomaña Txakolina

Artomaña Txakolina SL enpresak, Arabako Txakolina JD duen mahats ekoizle nagusiak, 2005ean ekin zion upeltegiaren eraikuntzari, txakolinaren berezko lanketari metodo berritzaileen bitartez heltzeko asmoz, ordura arte artatu gabeko merkatu eremuak aseko zituen maila handiko ardo aukera zabala lortze aldera. Instalazio hauek abiarazita, geure arbasoek hasitako hiru belaunaldiko proiektu familiarra borobildu dugu, beti lehen sektoreari lotuta egon dena, bereziki ardogintzari.

2009 2010 denboraldian upeltegiak bere lehen produktu partida merkaturatu zuen, “Ondarrabi Zuri” bertako barietatearen kalitate oneneko mahats hautaketaz egina. Barietate nagusia hori bada ere, “Gros Manseng”, “Petit Manseng” eta “Petit Courbu” barietateek emandako ukitu organoleptikoak ere baditu, eta emaitza txakolin zuria da, barietateko izaera argia eta 12º inguruko graduazio alkoholikoa dituena, freskoa, distiratsua eta fruta gustukoa. Lanketa prozesuan krioberatzea sartzeak nabarmen biziagotzen ditu kortxoa kentzean biziki agertzen diren lurrinak.

Txakolina “Eukeni” izenaz merkaturatzen da, egungo Arabako Txakolina JDren aitzindariak Aiarako eskualdean txakolinaren tradizioa berreskura zedin egindako lanaren oroitzapenez. Haren seme alaba eta ilobak, omenaldi txiki honen bitartez, haren ondareak bizirik iraun dezan eta etorriko diren belaunaldiei transmititzeko aukera egon dadin saiatzen dira.

Esperientziak

Artomaña ezagutu bisita

Artomaña sakontasunean bisita

Señorío de Astobiza

Señorío de Astobiza Upeltegia

Eremu ederrean kokatuta

Señorío de Astobiza Upeltegia

Señorío de Astobiza Upeltegia naturaz inguraturiko leku batean kokatuta dago, instalazio modernoenekin eta horrek “Señorío de Astobiza” gure kalitatezko txakolina egitea ahalbidetzen digu.Gure mahatsa artisautzako prozeduren bidez erein eta biltzen dugu, mahats mordo bakoitza ahalik eta kontu handienarekin tratatuta. Behin jasota, prozesu mekanizatuek azkeneko botilaratzera arteko ardogintza prozesu ezin hobea ziurtatzen dute. Interesa dutenak animatzen ditugu upeltegia, mahastiak zein instalazioak bisitatzera.Atsegin handiz azalduko dugu mahatsaren prozesu osoa, zelaitik koparaino, eta gure txakolina dastatuko dugu.Ordutegi, erreserba, prezio edo beste edozein zalantzaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan.

Murgako Dorretxea

Txakoli Txikubin

Euskal Herrian, Leinu Gerrak amaitzean, Erdi Aroa ere amaitu zen.Momentu hartan, jauregia dorre bandokidea zenaren inguruan egitea erabaki zuten, beren ondarea hobetzeko. Garaiko dokumentuek adierazten dute mahastiak zeudela eta horri lotutako ondasunen artean daude.Halaber, Murgako Dorretxearen orain dela gutxiko berritzea egin bitartean, mendeetan zehar pareta zaharrek gordetako sekretuak azalera atera dira. Sekretu horien artean, eraikina inguratzen zuten mahastien fruitua ardo egiteko lakoa zegoela. Etxean egindako ardoa denez, inongo zalantzarik gabe jaso dezake txakolin izena.Hori guztiagatik eta Arabako Txakolina Jatorri Deitura jasotzeari esker, abentura bitxi bati ekin genion: mahastien laborea berreskuratu nahi dugu, antzinean dorreak eta horren jauregiak izan zuten distira mantentzeko; gainera, XIII. mendean Juan Sanchez de Murgak (Txikubín edo Chiquilín ezizenez ezaguna) sortu zuenetik, familia berak zaindu du jauregia.Zure laguntzari esker, gure helbura lortuko dugu, inongo zalantzarik gabe.Murgako Dorretxea

Esperientziak

Torre de Murga

Txakoli Txikubin

Beldiu txakolina

Beldui Txakolina

964. urtetik

Beldui Txakolina

Aurkituriko lehen idazkiek erakusten dute jada 964. urtean txakolin ekoizpena ohikoa zela Laudion eta arrunta omen zen haraneko nekazarien artean. 964. urtean, txakolinari buruzko lehen aipamen horretan Gardeako San Victor eta Santiago monasterioa aipatzen dira, hari egindako mahasti batzuen dohaintzagatik; mila urte luze geroago eta leku berean, Beldui upeltegia hasi zen txakolinaren lehen uztak merkaturatzen.

XVIII. mendeko baserri batean nekazaritza ustiategia dugu gaur egun.
Zazpi hektarea mahasti ditu eta gure eskualdean galduta zegoen ardoaren ekoizpen ohitura berreskuratzen lehenetakoa izan zen.

Hainbat jarduera turistiko egin ahal izango ditugu, oinarrizko bisitak zein gure upeltegian eta horren inguruan eguna igarotzeko hainbat plan. Gure eskaintzen inguruko informazioa lortu nahi baduzu, deitu 685 757 648 telefonora edo idatzi honako helbide elektroniko honetara: enoturismobeldui@gmail.com

  • Herria: Laudio.
  • Helbidea: Beldio Baserria (Gardea).
  • Webgunea: http://www.beldui.com
  • Esperientzia turistikoak.

Esperientziak