a

Let’s Work Together

Image Alt
Ezagutu gure paisaiak

Xendazaletasuna

Sopeñako Errege Bidea

GR Sierra Salvada

Sopeñako Errege Bideak, Gorobel mendilerroa zeharkatzen du Urduñatik Menako haraneraino. Aldi berean, Amurriotik datorren eta ibilbidearekin bat egiten duen beste bide bat dago, ondoren, Aiaratik Artziniegako Erdi Aroko hiribildura doana.

Erdi Aroan, merkatarien komunikazio ardatz nagusia izan zen bide hau. Gaur egun, naturaren amoranteek 66 km horiek etapa ezberdinetan egin ditzakete, eta bertan monumentu megalitikoak eta paisaia izugarriak aurkituko dituzte.

Ibilbideari buruzko informazioa

Artzaintza Naturbidea GR-282

Senda del pastoreo

Artzaintza Naturbidea 19 etapako 485 km ko ibilbidea da; Araba, Gipuzkoa, Bizkaia, Burgos eta Nafarroako artzaintza tradiziozko guneetatik igarotzen da. Etapa horietako bik Aiaraldea zeharkatzen dute.

Alde batetik, ibilbidearen zati bat Izarratik Urduñara doa, eskualdean Nerbioi ibaiaren ur jauzian sartu eta Gorobel mendilerroaren horma karstiko ikaragarria jarraitzen du, Santiago Mendiko monumentu naturaletik. Bidean, artzainek otsoa ehizatzeko erabiltzen zituzten otso tokien errepresentazioa ikus daiteke. Egun zaharberrituta, oraindik artzain eta otsoen artean dagoen bataila erakusten du.

Bestalde, etapen artean Garrastatxutik pasatzen den aldaera bat dago, eta hartan Gorbeiako Parke Naturalaren sarbideetako bat dago. Garrastatxuko Ama Birjinaren baselizaren inguruan, paraje lasai eta atseginez goza daiteke familian edota lagunekin, egun ederra igarotzeko dauden atsedenlekuetan. Era berean, puntu honetatik Oderiaga (1245m), Nafarkorta (1019m) eta Gorbeia (1481m) maitatura ere igotzeko aukera dago.

GR honek, mendizaletasuna praktikan jartzeko ibilbide anitz eskaintzeaz gain, artzain ondarea erakusten du antzinatik abereen igarobide moduan erabilitako hainbat landa bide, basabide eta antzinako eskorga bide eta bidezidorretan zehar.

Informazio gehiago

Senda del pastoreo

Nerbioiko Parke Lineala

Nerbioi ibaia, zeina urteetan zehar eskualdeko industria txikien eta handien arteko lotura izan den, azken hamarraldian nabarmenki aldatu da; izan ere, ingurune erakargarri eta ingurugiro zaindu bilakatu da. Egun, Nerbioiko parke linealaren bitartez gozatu dezakegu.

Ibilbideak, 8 km tan zehar, Laudio, Aiara eta Amurrio herriak, historiaz betetako baserriak eta edertasun naturala ezagutzeko aukera eskaintzen du. Bizikletaz zein oinez egiteko biziki aproposa da. Horrez gain, bidea ez denez zaila, nagusientzako eta umeentzako egokia da.

Gaur egun, ibilbidea luzatu egin da Salbioko geltokitik Amurrion kokatutako alemanen eskolara arte.

Ibilbideari buruzko informazioa

Burdin Hesiaren ibilbidea

Ibilbide zirkular hori Arabatik ere igarotzen da, zehazki, Bizkaiarekin muga egiten duen Laudio udalerritik.

Gerra Zibilean ezarritako defentsa lerroa Laudioko Kamaraka mendiraino iristen da, eta, egun, mendi ibilbide hori egin daiteke.Laudiotik hara iristeko, Ermuko Andre Mariaren santutegitik joan beharra dago.

Ibilbidean zehar lubakiak eta metrailadoreen habiak bisitatu daitezke.

Horrez gain, argibide panelak ere badaude, elurtegiak eta karabiak nola erabiltzen ziren azaltzeko eta Burdin Hesiaren historia oso osorik ezagutzera emateko.

Ibilbideari buruzko informazioa

PR A 37 Aspaltzako ibilbide zirkularra

“ZIRKULAR ASPALTZA” deritzon bidexkak 15,6 km ditu, zirkularra da eta Amurrioko kiroldegian hasi eta amaitzen da. Ibilbide laburragoa egin nahi dutenentzat, ibilbidearen bi saihesbide daude.

Bidexka honako auzo zahar hauetatik igarotzen da: Pardio, Mariaka, Aldama, San Roque eta Abiaga. Goikomendi Kuxkumendi eta Izarzako txokoak ere zeharkatzen ditu, eta udalerriko gailurrik altuenetakoa den Aspaltza edo Peña Negrako gailurreraino iristen da, zeinak eremuaren panoramika ederrenetariko batez gozatzeko aukera eskaintzen duen.

Ibilbidea udalerriko baso publikoan kontserbatutako ekosistemetan barrena igarotzen da eta, aldi berean, Amurrioko ingurune naturaleko ingurumen heziketari eskainitako guneak lotzen ditu.

Ibilbideari buruzko informazioa

Beste ibilbide batzuk