Aurten ere “Adinak saria du!” goiburuarekin jarraituko dugu, APILL-ek berriz ere bezero beteranoak saritu nahi dituelako 1.000 €-ko erosketa bale batekin. Zozketa horretan 65 urte edo gehiagoko pertsonek bakarrik parte hartu ahal izango dute, eta, horrela, haien fideltasuna baloratuko da. Kanpainan parte har dezakete Laudioko saltoki parte-hartzaileetan erosketak egiten dituzten eta adinaren baldintza betetzen duten […]
Archives for March 2025
Arabako Eraldaketa Komunitarioko Bulegoa Aiaraldeko Kuadrillara iritsiko da
Arabako Foru Aldundiak Next Generation funtsez baliatuta abiarazten duen Eraldaketarako Bulegoa (EKB) Aiaraldeko Kuadrillan izango da, energia-komunitateen sorrera eta garapena sustatzeko helburua izango duen aholkularitza bulegoa alegia. Bulego horretan, IDAEk eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak ere parte hartzen dute. Arabako EKB bulegoa Arabako Foru Aldundiaren doako zerbitzua da, eta Aiaraldeko Kuadrillaren koordinazioari esker, […]
APIRILAKO EGUTEGIA Hondakin handien eta tresnen hautazko bilketa Aiaraldeko Kuadrillan
Eskatu bilketa doako 900 101 476 telefonora deituz edo App-etik, lerro berdean. Tresneria gorde 1m3 inguruko bolumen batean zure udalerriari dagokion bilketa egunaren bezperan. Gogoan izan halaber erabili ahal dituzula honako beste instalazioak: Laudioko Garbigunea, Amurrioko Garbigunea eta Okondoko Gune Garbia.
Aiaraldeko Kuadrillak, hainbat ikastetxerekin batera eta 2030erako Eskola Agenda programaren barruan, eskualdeko bigarren itzalaldia antolatu du martxoaren 20an
Urtero bezala, eskualdeko hainbat ikastetxe Eskolako Agenda 2030 programa garatzen ari dira. Ikasturte honetan Garapen Jasangarriko 12. Helburua lantzen ari dira: Ekoizpen eta kontsumo arduratsua. Era berean, nabarmentzekoa da joan den ikasturtean 7. GJHa (Energia irisgarria eta ez-kutsatzailea) landu zutela, eta horretan lan egiteko helburuarekin, ikastetxeek, Aiaraldeko Kuadrillarekin batera, Eskualde Mailako lehen Argi itzalketa antolatu […]
Aiaraldeko Kuadrilla, Euskadi Gastronomikak eta Basquetourrek antolatutako Euskadi Gastronomika TOPA topaketan
Euskadi Gastronomika TOPA lehen topaketa egingo da gaur, Euskadi Gastronomikak eta Basquetourrek antolatuta, eta Aiaraldeko Kuadrilla bertan izan da. Topaketaren helburua euskal sektore hartzailearen artean Euskadi Gastronomikaren enpresa eta baliabideen eskaintza ezagutaraztea da. Sare hori Basquetourrek bultzatzen du Euskadiko turismo gastronomikoaren eskaintza sustatzeko. Era berean, Aiaraldea Turismorekin elkarlanean antolatutako gaurko jardunaldian, bisita teknikoak egiten […]
2025eko martxoaren 8rako Aiaraldeko Kuadrillaren Adierazpena
ADIERAZPENA Beijingo Adierazpenaren eta Ekintza Plataformaren 30. urteurrena; hiru hamarkada berdintasunaren bidean Gaur, 2025eko martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Beijingo Adierazpena eta Ekintza Plataforma adopzioaren 30. urteurreneko ospakizunarekin bat egin nahi dugu. 1995ean Beijingen egin zen Emakumeari buruzko IV. Mundu Konferentzian adostutako akordioek genero-berdintasuna, emakume eta neska guztien ahalduntzea eta giza eskubideak gauzatzeko […]



