Aiarako Kuadrillak Gozatu zure denboraz kanpaina atera du, bisitariek Aste Santuan Aiaraldea helmuga gisa hauta dezaten, bilatzen duten guztia aurkituko baitute bertan
Aiaraldeak, Arabako helmuga turistikoak, atseden-egun batzuk hartzera gonbidatzen ditu bisitariak, Gozatu zure denboraz sustapen-kanpaina berriaren bitartez. Kanpaina hedabide digitaletan nahiz sare sozialetan zabalduko da, eta eskualdeak deskonektatzeko eskaintzen dituen aukerak erakusten dizkigu, atsedenleku gisa bisitariari eskaintzeko duen guztia ezagutzeko.
Aiaraldea, deskonektatzeko helmuga onena
Bilbotik eta Gasteiztik ordu erdira dagoen eskualdea da, eta bertan, naturaz gozatu ahal izango dugu bere osotasunean. Ingurune pribilegiatuan aurkitzen da, paisaia menditsu eta berdeak baititu. Leku ikusgarriak ezagutzeko aukera eskaintzen du; esate baterako, Nerbioiko Jauzia, 222 metro baino gehiagoko ur-jauzia duen leku magikoa, penintsula osoko altuena. Ezbairik gabe, Euskal Herrian gehien bisitatzen den baliabideetako bat da. Halaber, mendigune zoragarri eta ezagun bat du, Gorobel Mendilerroa, ikuspegi ederrarekin. Gainera, turismo ornitologikorako helmuga ezagunenetako bat da, bertan bizi diren edo migrazio-mugimenduetan bertan gelditzen diren hegazti-kopuru handiarengatik.
Familian gozatu ahal izateko, Goikomendik eta Kuxkumendik ibilbide oso eramangarriak eta zailtasunik gabeak eskaintzen dituzte, txikienek ere egin ahal izateko. Era berean, Maroñoko Urtegia eta Garrastatxu kokaguneetan ere bisitariak, lasaitasuna aurkituko du.
Aberastasuna eta ondarea
Aiaraldeak, askotariko naturaz eta ikuspegi harrigarriez gain, historia eta ondare handiko bost udalerri ditu: Amurrio, Laudio, Artziniega, Okondo eta Aiara; ondare aldetik, berriz, ermitak, dorretxeak, elizak,…, tartean, Kexaako Monumentu Multzoa, Amurrioko Indianoen Etxeak, Artziniegako Hirigune Historikoa, Saraube eta Aiarako dorretxeak, Eremuko Andra Mariaren Santutegia, Etxaurrengo ermita edo Arteko Andra Mariaren Santutegia, beste kokapen askoren artean.
Arabako txakolina, nortasun-ikurra
Bisitari guztiek ezinbestean dastatu beharreko bat Arabako Txakolina da, lasaitasun-uneetarako erreferente gastronomikoa. Aste Santu honetan, gure familia-upategietara etortzean esperientzia ahaztezina izango dute, edari hori nola ekoizten den zuzenean jakingo baitute. Winelovers-ek txakolindegiak bisitatzeko aukera izango dute (Artomaña, Txikubin Txakolina eta Beldui Txakolina). Bisita gidatuak egin ditzakete upeltegiak eta instalazioak ikusteko, bisitariek, bertara sartu, eta mahatsaren prozesu liluragarria ezagutuko baitute, sorotik koparaino. Jakina, bisitariak Arabako txakolina dastatu ahal izango du, Aiaraldean Txakolinaren ibilbide propioa duena.
Eta zer moduz egun batez artzain izaten bazara? Gure gaztandegietan gaztaren munduaz eta instalazioez gehiago jakin dezakezu, gazta eta eztia egiteko prozesua urratsez urrats ezagutuz. Produktuak dastatzeaz gain, etxeko txikienek ardiak eta bildotsak ikusi ahal izango dituzte.
Eguneroko mugimendu handitik deskonektatzeko beste modu zoragarri bat da lurreko produktuak dastatzea gure saltokietan. Tokiko sukaldaritza ezin hobea da gure gastronomia bisitaren osagarri nagusi bilakatzeko. Gure helburua gastronomiaren tradizioak eta kalitateak bisitaria “aho-zapore onarekin uztea”.
Aiaraldea baino leku hoberik ba al dago ostatu hartzeko? Helmuga erakargarria da, eta turismo-eskaintza iraunkorra eta kalitatezkoa du. Aiarako Kuadrillako Encina Castresana Astarloa presidenteak eskualdeko erakargarritasun handiaz gozatzera gonbidatzen ditu bisitari guztiak: “Gozatu zuren denboraz kanpainarekin, eskualdeak egunerokotasunetik “ihes egiteko” eskaintzen dituen aukera desberdinak helarazi nahi dizkiogu bisitariari. Ingurune zoragarri honetan ostatu hartzea esperientzia paregabea da, ametsetako oporrak bizi ahal izateko, izan nekazaritza-turismoko etxe batean, landetxe batean, hotelean, eta abar. Gure establezimenduek Aste Santu honetan bilatzen duen bakea eta lasaitasuna aurkitzen lagunduko diote bisitariari. Aldi berean, gainera, aukera ugari izango ditu (ibilbideak, ondarea, historia, natura, gastronomia), ezagutu gaitzan eta etxean bezala sentitu dadin”.
