a

Let’s Work Together

Image Alt

Aiaraldea

Aiarako Kuadrillak Txakolin Bizi ekimenaren hirugarren edizioa aurkeztu du, jarduera, esperientzia enogastronomiko eta berrikuntza ugarirekin

Azaroaren 3an hasiko da Txakolin Bizi ekimenaren hirugarren edizioa, Aiaraldeko kultura, jatorria eta zaporea ezagutarazteko. Abenduaren 1era arte jarduera eta esperientzia enogastronomiko ugari izango dira: tailerrak (familiei zuzenduta), bizikleta ibilbidea, bakarrizketa, bisitak, dastatzea komentatuak, magia eta zuzeneko musika.

Txakolinaren Ibilbidea eta Aiarako Kuadrilla dira Txakolin Bizi jardunaldiak antolatzeko arduradunak berriz ere, iaz arrakasta handia izan baitzuen. Gainera, Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza du ekimenerako.

Encina Castresana, Aiarako Kuadrillako presidentea, pozik agertu da Txakoli Bizi ekimenaren hirugarren edizioa berriro ospatzeagatik: “Aiarako Kuadrillan oso pozik gaude Txakolin Biziren edizio berri bat aurkeztu ahal izango dugulako, aurreko bi edizioetan lortutako arrakastaren ondoren. Gure eskualdea sustatzeko eta km0 produktuak ezagutarazteko erakusleihorik onena da, esperientzia enogastronomiko eta eskaintzen ditugun jarduera anitzengatik. Aiaraldeko kulturarekin, zaporearekin eta jatorriarekin duzue hitzordua”.
Programa
Lehenengo ekitaldia azaroaren 3an, ostirala, izango da, baina Txakolin Biziren aurkezpena azaroaren 10ean egingo da Astobiza Upeltegian (Okondo).

Aiarako Kuadrillak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu azaroaren 3tik abenduaren 1era bitartean egingo diren jarduerez gozatzera, horretarako aldez aurretik izena eman beharko da, webgunearen bidez (https://www.aiaraldea.org/).

Azaroaren 3an, ostirala, Amurrioko Turismo Bulegoan egingo den bermut prestatua egiteko tailerrarekin hasiko da Txakolin Bizi. Tailer horren bidez, edari horren atzean dauden sekretuak ezagutu ahal izango dira eta sortutako bermuta etxera eramango duzu.

Berritasun gisa, edizio honek Ebike ibilbide bat izango du azaroaren 11n, Artomañatik Delikara. Bizikleta elektrikoz egiteko abentura zirraragarri bat, non parte-hartzaileek kirola egiten duten bitartean, Arabako Txakolinaren mundu liluragarrian murgilduko diren. Eta azaroaren 11n ere, barreak eta giro ona ziurtatuta daude Palacio Anuncibai jatetxean. Bertaratzen direnek bakarrizketa emanaldi bat izango dute Bocabeats Comediarekin, eskualdeko konbinatu bat dastatzen duten bitartean.

Artziniegako Museo Etnografikoan, igandean, azaroak 12, etxeko txikiei zuzendutako  tailer dibertigarria, txiki zein helduek taloak egiten ikasiko dute eta helduenek Arabako Txakolina dastatzeko aukera ere izango dute. Jarduera polita, etxeko txikienak euskal tradizioen esperientzia paregabe baten parte izatera gonbidatzen dituena.

Beste hitzordu bat azaroaren 18an izango da Murgako Dorretxean. Bertaratzen direnek denboran zehar bidaiatuko dute, Erdi Aro magikoa aztertu eta Txakolin Txikubinen dastaketarekin amaituz.

Bestalde, azaroaren 19an, Soloitza Gaztandegia bisitatuko da, bertaratzen direnek egun batez baserritar sentitzeko aukera izango dute eta, aldi berean, bertako produktuen dastaketa bat  eskualdeko txakolinaz. Horrez gain, Bideko jatetxean, Bat Gara upategiaren eskutik dastatze komentatua, ostiralean, azaroak 24, Sabin Guaristiren zuzeneko emanaldiak girotua.

Musika ere izango da azaroaren 25ean “Ametsen Hariztian” izeneko bisitan. Bertan, jazz kontzertua, bertako produktuen dastaketa eta eskualdeko bermuta izango dira. Egun horretan, arratsaldez, Santxotena Tailer Museoa musikaz alaituko da berriro. Museoa eta jaiotzen erakusketa bisitatuko dira, musika garaikidearekin eta eskualdeko patxaranarekin girotuta.

Beste berrikuntza bat magia da. Azaroaren 26an Laudioko Kasinoan esperientzia magiko eta sentsoriala izango da, Peio Rivas Magoaren eta Jose Ignacio Junguitu enologoaren emanaldiarekin.

Beste dastaketa interesgarri bat Abiaga jatetxean egingo da abenduaren 1ean. Quiz Lokal Gourmet bat da, non bertaratzen direnek bertako produktuen dastaketa batekin gozatu, euren ezagutzak probatu eta sariak irabazi ahal izango dituzten. Musikaz gozatzeko eta eskualdeko produktuak dastatzeko modu dibertigarria.