Kiloxkilo bilketa solidarioaren kanpaina amaituta, 2,4 tona elikagai emango dizkio Aiaraldeko Kuadrillak elikagaien bankuari.
Gure 5 udalerrietako herritarren elkartasun eta birziklatzearekiko konpromisoari esker, Kuadrillak, ECOVIDRIOren eskutik, gabon-egun hauetan elikagaien bankuan izango duen ekarpena oso garrantzitsua izango da. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiegu kanpaina honetan parte hartu duten pertsona guztiei. Zalantzarik gabe helburu bikoitza duten mota hoentako ekintzak gauzatzen jarraituko dugu.
Udalerri bakoitzak ekarpen hau egin du:
- Laudio: 800 kg
- Amurrio: 600 kg
- Aiara: 200 kg
- Artzinieg: 700 kg
- Okondo: 100 kg




