Emakumeen nazioarteko egun honetan, bidezkoa da gure gizarteak historian zehar eraldaketa feministak eragin dituzten emakumeen belaunaldiekiko zorra aitortzea, bai genero-agindu eta genero-estereotipoen aurkako erresistentzietan, bai mugimendu feministaren borroka kolektiboetan. Sistema patriarkalak emakumeen ideiak ikusezin bihurtu ditu eta haien aktibismo politiko eta soziala ukatu ditu, beraien aldarrikapenak isilaraziz eta komunitateen aldeko lorpenen ebidentziak ezabatuz. Gainera, sistematikoki […]
Leer MásEskatu bilketa doako 900 101 476 telefonora deituz edo App-etik, lerro berdean. Tresneria gorde 1m3 inguruko bolumen batean zure udalerriari dagokion bilketa egunaren bezperan. Gogoan izan halaber erabili ahal dituzula honako beste instalazioak: Laudioko Garbigunea, Amurrioko Garbigunea eta Okondoko Gune Garbia.
Leer MásArabako Foru Aldundiak %72era bitarteko deskontu progresiboen sistema berria ezarri du hiriarteko foru-garraioan, Alavabusen eta eskualdeko garraioan erabiltzeko. Sistemak modu positiboan saritzen ditu erabiltzaileak, aurreko hilabetean egindako bidaien arabera. BAT txartela pertsonalizatzea ezinbestekoa da deskontuen sistema berri hori eskuratzeko. Txartel pertsonalizatua guztiz doakoa da, aurretik BAT txartel anonimoa edukiz gero. Txartelik ez badute, interesatuek 5 […]
Leer MásDatorren martxoan XXXIV. Aiarako Bira ospatuko da zeinek gure Aiaraldeako eskualdeko bost udalerri zeharkatuko dituen. Aiaraldeko Kuadrillak bere finantzaketan parte hartzen du; 6 etapa dituen txirrindularitza txapelketa hau kadete kategoriari (14-16 urte) zuzenduta dago. Estatuko 35 taldetan banatutako 200 korrikalari gaztek parte hartuko dute 256,64 kilometrotik gorako proba ospetsu honetan. Ondoz ondoko hiru asteburutan antolatuta, […]
Leer Más2022an eta 2023an gauzatutako programak modu positiboan amaitu ondoren, Aiaraldeko Kuadrillak 32 pertsona kontratatuko ditu datozen sei hilabetetan zehar Lanbideko “Berrorekarako eta ekitaterako lurralde proiektu berriak. Lehentasunezko arretako kolektiboak” programa baliatuz. Bere helburu nagusia izango da kolektibo zaurgarriei eta/edo esklusio arriskuan daudenei edo 45 urtetik gorako pertsonei enplegu-prestakuntza eskaintzea. Hau lurralde proiektuen hirugarren edizioa da, […]
Leer Más