Aiaraldeko Kuadrillak berretsi egin du eskualdean emakumezkoen kirola sustatzeko eta bultzatzeko duen konpromisoa, “Aiaraldeako Kuadrilla” Emakumezkoen II. Futbol Txapelketa antolatuta, Altzarrate Kirol Elkartearekin elkarlanean. Jardunaldia datorren urriaren 3an egingo da, 9:30etik aurrera, Altzarrateko futbol-zelaian. Bigarren edizio honetan Hakusaitz, Altzarrate, C.D. Lauro eta San Prudencio taldeek parte hartuko dute, eta emakumezkoen futbolaren ikusgarritasuna, bizikidetza eta lehia […]
kategoriarik Gabe
Okondok LAIA Aiaraldearen 2026/2027ko programazioa aurkeztu du
Programazio berriak eskualdeak berdintasunarekin eta emakumeen ahalduntzearekin duen konpromisoa indartzen du Ekitaldian Iñigo Pinedo izan zen, Arabako Foru Aldundiko ordezkariekin eta Amurrioko, Laudioko, Aiarako, Artziniegako, Okondoko, Orozko eta Urduñako udal ordezkariekin batera Atzo, Okondon, LAIA Aiaraldearen 2026/2027 ikasturterako programazioa aurkeztu zen. LAIA Aiaraldea Arabako Emakumeen Berdintasunerako eta Ahalduntzerako Sarea da. Ekitaldian Aiaraldeko Kuadrillako presidente Iñigo […]
Artziniegak antzeztutako bost bisita-jardunaldi berri hartuko ditu udazken honetan
Aiaraldeko Kuadrillak historia eta turismoa ezagutarazteko proposamen hau berreskuratu du, hiribilduko ondarea herritarrei eta bisitariei hurbiltzeko Aiaraldeko Kuadrillak Artziniegako bisita antzeztuak jarriko ditu berriro martxan udazken honetan. Ondarea, historia ezagutaraztea eta arte eszenikoak uztartzen dituen ekimena da, eta hiribilduko hirigune historikoa beste ikuspegi batetik ezagutzeko aukera emango du. Egitarauak bost jardunaldi aurreikusten ditu, irailaren 27an […]
Aiaraldeko Kuadrillak pozik hartu du hondakin-bilketa zerbitzuko grebari amaiera eman dion akordioa; izan ere, akordio hori Aiaraldeko Kuadrillak bultzatutako negoziazioaren ondorio izan da, eta ez Laudioko Udalak helarazi nahi izan duen bezala
Íñigo Pinedo Kuadrillako presidenteak enpresa eta langileen ordezkaritza zoriondu ditu lortutako akordioagatik, eta argitu du gatazka desblokeatzeko aukera eman duen proposamena Kuadrillako Lehendakaritzak eta zerbitzu teknikoek landu eta prestatu zutela, Aiaraldeko udal guztietako alkateen eta alkate andrearen aho bateko babesarekin Horrez gain, Kuadrillak gogorarazi du Laudioko Garbigunea ez dela udal-instalazio bat, baizik eta Aiaraldeko Kuadrillaren […]
Aiaraldeko Kuadrillak aurrekontu partehartzaileen bozketa epea ireki du
Herritarrek irailaren 20ra arte eman ahal izango dute botoa Aiaraldeko Kuadrillaren webgunearen bidez Hiru proiektuk gainditu dute ebaluazio teknikoaren fasea, eta gauzatzeko hautagai dira Proposamenek Aiaraldeko memoria kolektiboaren berreskurapena, ongizate emozionala eta zahartze aktiboa lantzen dituzte Aiaraldeko Kuadrillak gaur ireki du partaidetzazko aurrekontuen bozketa epea, herritarrek aurkeztutako proposamenen ebaluazio fasea amaitu ondoren. Gaurtik irailaren 20ra […]
Aiaraldeko etxeko eta pareko hondakinak bildu eta garraiatzeko Mankomunitate Zerbitzuaren greba mugagabea hasi da
Aiaraldeko Kuadrillak Laudio, Amurrio, Aiara, Artziniega eta Okondoko udalerrietan ematen duen zerbitzua ezarritako gutxieneko zerbitzuekin emango da, enpresa esleipendunean deitutako grebak irauten duen bitartean Gaur, uztailaren 20an, PreZero España, S.A.U. enpresako langileek deitutako greba mugagabea hasi da. Enpresa hori da gaur egun Aiaraldeko etxeko eta pareko hondakinak bildu eta garraiatzeko Mankomunitate Zerbitzuaren esleipenduna, eta greba […]



