a

Let’s Work Together

Image Alt
Naturarekiko kontaktu lasaigarria sentitu, etxean egongo bazina bezala

Erabilera turistikoko etxebizitzak

Mikelenetxea

Mikelen Etxea

Ikuspegi ikusgarriak

Mikelen Etxea

Lizentzia turistikoa: EVI 0004

 

Mikelen Etxea ingurune natural paregabean dago, Txarlazo mendiko Antiguako Ama Birjinaren monumentuaren azpian eta Delikako ur jauziaren ondoan. Horrez gain, 10 minutura Goiuriko ur jauzia dago eta 2 km ra Urduña, multzo historiko monumental gisa aitortutako hiria.

Etxeak 8/10 pertsonarentzako lekua du. Lau logela ditu, batek birentzako ohe bat du eta gainerakoek pertsona bakarrarentzako bi ohe. Aukera dago bi ohe osagarri jartzeko. Gainera, hiru bainugela ditu, sukalde handia eta egongela liburutegia.

Hori guztia 150 m2 ko solairu bakarrean dago. Kanpoaldean terraza, barbakoa eta 600 m2 ko lorategia daude, zabuekin. Etxetik Urduña eta Gorobel mendilerroa ikus daitezke.

 

Helbidea: Tertanga 39, Tertanga
Telefonoa: 685 713 442
Helbide elektronikoa: inmaarza@gmail.com

Ikuspegi ezin hobeak

Gorobel Begira

Lizentzia turistikoa: EVI 0011

 

Oporretarako etxe polita, Gorobel mendilerroko ikuspegi ederrarekin. 2000 m2 ko terraza dauka lorategiarekin, atseden hartzeko aproposa. Lau logela ditu guztira, 2 bainugela eta egongela jantokia, eta tximinia ere badu.

 

Helbidea: Larrinbre 38, Larrinbe
Telefonoa: 699 957 887
Helbide elektronikoa: gorobelbegira38@gmail.com

Gorobel

Gorobel Begira

Zankueta

Zankueta Etxea

Paisaia enklabe paregabea

Zankueta Etxea

Lizentzia turistikoa: EVI 00154

 

Delikan dago, paisaia enklabe ezin hobeean. Beheko solairu bat du, barbakoa duen terraza handi batekin. Aparkaleku pribatua du eta gehienez ere 5 pertsona egon daitezke. Dutxa duten bi bainugela ditu (bietako batek hidromasajea du), baita ohe-sofa bat ere. Sukaldeak beharrezko material guztiak ditu eta ontzi garbigailua eta garbigailua ditu. Jangela egongela, telebista, Wi-Fia eta berogailua ere badaude.
Eremuan nabarmentzekoa den elementu nagusia da oso hurbil dagoela Nerbioi ibaiaren jauzitik eta Delikako haitzartetik. Horrez gain, Urduñako Ama Birjina ere oso hurbil geratzen da.
Bilbo eta Gasteiz 30 minutura ditu.

 

Helbidea: Delika 23
Telefonoa: 615 743 775
Helbide elektronikoa: zankueta@hotmail.com

Hirigunetik 300 m-ra

Mendiko Baserria

Lizentzia turistikoa: LVI 0038

 

Mendiko Baserria Amurrioko hirigunetik 300 m-ra dago, eremu lasai eta abegitsuan. Jatorriz zuen arkitektura originala mantentzen du, baina barnealdean erabat berrituta dago eta ohiko erosotasun elementuak eskaintzen ditu. 5 ostatu ditu; bakoitzak logela bat edo bi ditu, egongela, sukaldea, jangela eta bainugela bakarra. Wi-Fia eskuragarri dago eraikin osoan eta aparkaleku pribatua eta lorategi handia ditu.

 

Helbidea: Mendiko, 21
Telefonoa: 685 721 081
Helbide elektronikoa: info@mendikobaserria.com
Webgunea: mendikobaserria.com

Mendiko

Mendiko Baserria