Urtarriletik aurrera, Arabako Foru Aldundiak ematen duen puntu berde mugikorraren zerbitzua hilean behin izango da Artziniegan, Okondon eta Luiaondon, honako egun hauetan: Artziniega hileko 2. astelehena 13: 30etik 15: 30era Udaletxeko autobus geltokiaren ondoan Okondo hileko 2. astelehena, 11: 00etatik 13: 00etara, kutxazainaren autobus-geltokiaren ondoan Luiaondo hileko 3. astelehena 11: 00etatik 13: 00etara kutxazainaren autobus […]
Martxan dago erakunde arteko web-plataforma, EAEko turismoaren, ostalaritzaren eta merkataritzaren sektoreentzako laguntza publikoak biltzen dituena.
Martxan dago jada erakunde arteko web-plataforma , Euskal Autonomia Erkidegoan turismoaren, ostalaritzaren eta merkataritzaren sektoreei laguntzeko abian jarri diren laguntza publiko guztiak biltzen dituena. Asmoa da hartzaileei euskal administrazioak bideratzen ari diren eta bideratu dituzten dirulaguntza eta bestelako laguntza guztietarako sarbidea erraztea. Plataforma laguntza horiek jasotzen joango da, oraindik aktibo daudenak bereizita, haien artean nabigatu ahal izatea erraza eta azkarra izan dadin. Informazio gehiagorako, […]
Urtarrileko tamaina handiko hondakinen bilketa egutegia
Kontuz urtarrilaren 1 eta 6ko jai egunek eragiten dituzten aldaketekin. Eskatu bilketa 900 101 476 doako telefonora deituz edo APP linea berdearen bidez. Utzi hondakinak zure udalerriari dagokion bilketa-egunaren bezperan. Gogoratu beste instalazio hauek ere erabil ditzakezula: Laudioko Garbigunea, Amurrioko Garbigunea eta Okondoko Puntu Garbia. Egin klik hemen dokumentua deskargatzeko.
Aiarako VII. Erakuslehio lehiaketako sarien irabazleak
Aiaraldeko Kuadrillaren babesari esker, AEKOk Aiarako VII. Erakusleiho Lehiaketa antolatu du. Aurtengo lehiaketan, Okendo, Artziniega, Amurrio, Aiara eta Laudioko 40 establezimendu baino gehiagok parte hartu dute. Sari banaketa abenduaren 23an Laudioko Udalean egin zen eta bertan, Cristina González (Enplegua, Merkataritza eta Turismoa Sustatzeko eta Foru Administrazioko foru-diputatua), Encina Castresana (Aiaraldeko Kuadrillako presidentea), AENKOMEReko presidentea, Aiarako […]
Eskualdeko Enplegu Plana 2020
2020rako Eskualdeko Enplegu Planaren barruan, Aiaraldeko Kuadrillak 240.000,00 € bideratzen ditu eskualdeko enpresak langileak kontratatzeko laguntzetarako. Eskaerak 2021eko urtarrilaren 11tik aurrera egin ahal izango dira. Egin klik hemen dokumentua deskargatzeko.
Aiaraldeko Kuadrillaren KiloxKilo kanpainia bukatu da
Kiloxkilo bilketa solidarioaren kanpaina amaituta, 2,4 tona elikagai emango dizkio Aiaraldeko Kuadrillak elikagaien bankuari. Gure 5 udalerrietako herritarren elkartasun eta birziklatzearekiko konpromisoari esker, Kuadrillak, ECOVIDRIOren eskutik, gabon-egun hauetan elikagaien bankuan izango duen ekarpena oso garrantzitsua izango da. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiegu kanpaina honetan parte hartu duten pertsona guztiei. Zalantzarik gabe helburu bikoitza duten mota […]



