2021ean eskualdeko enplegu-planak gauzatuko dira berriz ere. Aiaraldeko Kuadrillan eta Urduñako udalerrian 38 pertsona kontratatuko dira sei hilabetez, 35 lanaldi osoan eta 3 lanaldiaren % 60an. LANBIDEk ekainaren 16ko ebazpenaren arabera eskatzen dituen baldintzak betetzen dituzten langabeentzat dira plan horiek. Udalerri bakoitzean hainbat profil kontratatuko dira, eta iragarkiak LANBIDEn argitaratuko dira azaroaren 15etik aurrera. Interesdunek […]
Aiaraldeko Berditasun Topaketa
Azaroaren 13an, Reforean, Amurrioko Udalak eta Aiaraldeko Kuadrillak Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan antolatutako Eskualdeko Berdintasun Topaketa egingo da. 10:00etan hasiko da ekitaldia, erakundeen aurkezpenarekin. Topaketaren helburuak eta landu beharreko gaiak landuko dira. 11:00ak inguruan, gai hau jorratuko da: “Hurbiletik bizi dugunean, zelan jokatu kasu baten aurrean?”, eta 12:00etan atsedena egingo da kafe bat hartzeko. Atsedenaldiaren […]
Badator TXAKOLI-BIZI, Aiaraldeko enoturismoaren hilabetea
Arespalditza, 2021eko urriaren 28a Txakolinaren Ibilbideak Txakolin-bizi jarri du martxan, Aiaraldeko enoturismoaren hilabetea. Ibilbideak, Aiaraldeko Kuadrillarekin batera, abian jarri du ekimen hau Aiaraldea eta eskualdeko produktua sustatzeko, azaroan zehar egingo diren jardueren bidez. Aiaraldeko Kuadrillak hainbat esperientzia enogastronomikoz gozatzera gonbidatzen zaituzte. Luis Angel Plágaro eta Zigor Iturrietaren eskutik bi showcooking programatu dira Amurrion eta Laudion, […]
Azaroko bolumen handiko bilketen egutegia
Eskatu bilketa 900 101 476 doako telefonora deituz edo APP linea berdearen bidez. Utzi hondakinak zure udalerriari dagokion bilketa-egunaren bezperan. Gogoratu beste instalazio hauek ere erabil ditzakezula: Laudioko Garbigunea, Amurrioko Garbigunea eta Okondoko Puntu Garbia. Egin klik hemen dokumentua deskargatzeko.
Bularreko minbiziaren munduko eguna
Ecovidrio, Aiaraldeko Kuadrillak eta Laudioko Udalak “Recicla Vidrio por ellas” kanpaina solidarioa aurkeztu dute Sandra Ibarra Fundazioarekin batera. Ecovidrio Aiarako Koadrilaren eskutik bi edukiontzi arrosa jarri ditu Aretako Santa Ana elizaren ondoko plazan beirazko ontzien birziklapena eta bularreko minbiziaren prebentzioa sustatzeko. Edukiontziak urriaren 13tik 31ra bitartean jarriko dira, biak barne. Bularreko Minbiziaren Munduko Eguna dela-eta […]
BELDUR BARIK AIARALDEA LEHIAKETA 2021
Urriaren 6an Arespalditzako Emakumeen Gelan Beldur Barik Aiaraldea Lehiaketa aurkeztu da, aurten, bertan izango sari-banaketa. Zazpi urte daramatzate Aiaraldean, Beldur Barik lehiaketa antolatzen, Lehiaketa globalarekin batera. 6 udalerrik eta Kuadrillak antolatzen dute Lehiaketa: Aiara, Amurrio, Artziniega, Laudio, Okondo, Orozko eta Kuadrilla, berdintasunerako proiektu bateratuetan denek hartzen dutelako parte. Helburua gazteen artean indarkeria matxista detektatzea eta […]



