a

Let’s Work Together

Image Alt

Aiaraldea

Txakoli bizi

Badator TXAKOLI-BIZI, Aiaraldeko enoturismoaren hilabetea

Arespalditza, 2021eko urriaren 28a

Txakolinaren Ibilbideak Txakolin-bizi jarri du martxan, Aiaraldeko enoturismoaren hilabetea. Ibilbideak, Aiarako Kuadrillarekin batera, abian jarri du ekimen hau Aiaraldea eta eskualdeko produktua sustatzeko, azaroan zehar egingo diren jardueren bidez.

Aiarako Kuadrillak hainbat esperientzia enogastronomikoz gozatzera gonbidatzen zaituzte. Luis Angel Plágaro eta Zigor Iturrietaren eskutik bi showcooking programatu dira Amurrion eta Laudion, hurrenez hurren. Bertaratzen direnek sukaldarien sorkuntza dastatu ahal izango dute, inguruko txakolin batekin batera. Ate irekien eguna ere izango dugu Amurrioko likorearen museoan eta Gure Ahaleginak eta Artomaña upategietan. Azken honetan Mikel Garaizabalek emandako dastaketa izango da.

Azaroaren 14an, enoturismoaren munduko eguna ospatzeko, topa egingo da Arabako Txakolinarekin, Arcos de Quejanako Robleda de los Sueños inguru zoragarrian.

Kuadrillako 14 ostalaritza-establezimendutan, Arabako Txakolina edo eskualdeko bermuta dastatzen dutenek bi pertsonarentzako menuen zozketan parte hartuko dute Txakolinaren Ibilbideko bost jatetxetan. Menu horiek Txakolin-Bizi egiten den bitartean establezimendu horien ohiko eskaintzan egongo dira.

Azkenik, Artziniega eta Laudioko kaleetara bisita antzeztuak itzuliko direla jakinaraztea. Bisita interaktibo horiek doakoak dira, eta bi herrien historiako une garrantzitsuenak beste modu batean ezagutzeko aukera ematen dute.

Jarduera horietan guztietan parte hartu ahal izateko, aldez aurretik izena eman behar da www.aiaraldea.org web orriaren bidez, bertan ageri da jardueretarako aurreikusitako egutegia.

Jarduera hauek Aiarako Kuadrillak antolatu ditu, eta Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza jaso dute.

Encina Castresana Astarloa presidentea