EUSKARALDIA abian da maiatzaren 15etik 25era! 🔵 Jantzi egunero zure Ahobizi 👄 edo Belarriprest 👂 txapa! 🔵 Gogoratu, beti… ✅ Lehen hitza euskaraz ✅ Ulertzen duenarekin jarraitu euskaraz ✅ Euskaldunak euskaldunekin euskaraz!
LAUDIO BERRIKUSI APP-AREKIN 5 €-KO 1.710 DESKONTU KUPOI
Udaberri honetan Laudion eros dezakezu beherapenekin Laudio Berrikusiri esker. Laudio Berrikusi APP-aren bidez zure deskontu-kupoia lor dezakezu, inskribatutako saltokietan egindako erosketetarako maiatzaren 15etik ekainaren 10era edo izakinak amaitu arte. Zer egin kupoiak lortzeko eta nola trukatu? 1- Laudio Berrikusi APP-a deskargatuta izatea. 2- Saltoki fisikora hurbildu erosketa egitera, honek kanpainan izena emanda egon behar du. […]
Aiaraldeko Kuadrillaren Arabako Lurralde Historikoaren Sustapen Ekitaldiaren parte-hartzea
Aiaraldeko Kuadrillak eta bertako zenbait ekoizlek (Astobiza Upeltegia, Burutxaga Hestebeteak eta Licores Acha) Gasteizko Probintzia Plazan egin zen Arabako Lurralde Historikoaren Sustapen Ekitaldian parte hartu zuten larunbatean.
MAIATZAKO EGUTEGIA Hondakin handien eta tresnen hautazko bilketa Aiaraldeko Kuadrillan
Eskatu bilketa doako 900 101 476 telefonora deituz edo App-etik, lerro berdean. Tresneria gorde 1m3 inguruko bolumen batean zure udalerriari dagokion bilketa egunaren bezperan. Gogoan izan halaber erabili ahal dituzula honako beste instalazioak: Laudioko Garbigunea, Amurrioko Garbigunea eta Okondoko Gune Garbia.
Aiaraldeko Kuadrillak Aste Santuko kanpaina abiarazi du, Aiaraldea merezi duzun helmuga. Kanpainak, turistak eskualde eder hau aukeratzera gonbidatzen ditu, deskonektatzeko asmoz
Nerbioi ibaiaren goi-arroan dago Aiaraldea, eta inguru ugari zein ederrak dakartza Aste Santu honetan ezagutzeko. Plan dibertigarriak, naturalak, museo-eskaintza zabalak eta gastronomia gozoak gune ezin hobea bihurtzen dute eskualde eder hau deskonexio- eta entretenimendu-egun batzuk igarotzeko. Sustapen-kanpaina berriak, Aiaraldea, merezi duzun helmuga, lasaitasuna, kultura eta ondarea uztartzen dituen helmuga hau bisitatzera animatzen zaitu. Aiaraldeko Kuadrillako […]
Aiaraldeko Kuadrillak, Iñigo Pinedo presidenteak ordezkatuta, Arabako Bolatoki txapelketako irabazleei sariak banatu dizkie
Atzo Arabako Bolatoki Txapelketaren 50. edizioko finala izan zen Kexaako Bolatokian. Oscar Olabarrieta gizonezkoetan eta Bea Isasi emakumezkoetan izan dira irabazleak. Iñigo Pinedo Aiaraldeko Kuadrillako presidenteak banatu zizkien sariak txapelketako irabazleei. Kuadrillatik zorionak eman nahi dizkiegu parte hartu duten guztiei eta, nola ez, Oscar Olabarrieta eta Bea Isasi irabazleei. Aiarako bolo-jokoa lantzen duten eskualdeko klub […]



