- Aiaraldeko Kuadrillak Laudio, Amurrio, Aiara, Artziniega eta Okondoko udalerrietan ematen duen zerbitzua ezarritako gutxieneko zerbitzuekin emango da, enpresa esleipendunean deitutako grebak irauten duen bitartean
Gaur, uztailaren 20an, PreZero España, S.A.U. enpresako langileek deitutako greba mugagabea hasi da. Enpresa hori da gaur egun Aiaraldeko etxeko eta pareko hondakinak bildu eta garraiatzeko Mankomunitate Zerbitzuaren esleipenduna, eta greba hitzarmen kolektibo berri baten negoziazioaren testuinguruan deitu da.
Grebak irauten duen bitartean, Aiarako Kuadrillak Laudio, Amurrio, Aiara, Artziniega eta Okondoko udalerrietan ematen duen zerbitzua 2026ko uztailaren 17ko Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburu eta Jaurlaritzako bigarren lehendakariordeak emandako Aginduan ezarritakoari egokituko zaio. Agindu horren bidez, herritarrentzako oinarrizko zerbitzua denez, funtsezko zerbitzuen mantentzea bermatzen da.
Testuinguru horretan, oro har, edukiontzien bidezko bilketa-zerbitzua eta merkataritzako bilketa ohiko jardunaren %40an emango dira, ezarritako gutxieneko zerbitzuak betez. Era berean, Laudioko Garbigunea 08:00etatik 12:00etara egongo da zabalik.
Aiarako Kuadrillak herritar guztiei erantzukizunez, elkarlanean eta ulermenez jokatzeko deia egiten die egoera honek irauten duen bitartean. Horretarako, edukiontziak eta hondakinak biltzeko zerbitzua arduraz erabiltzea eskatzen da, ahal den neurrian beharrezkoak ez diren hondakinak ez uztea eta gutxieneko zerbitzuek ezarritako mugak errespetatzea.
Azkenik, Aiarako Kuadrillak aldez aurretik eskertu nahi ditu eskualdeko herritarren ulermena, pazientzia eta elkartasuna egoera honek sor ditzakeen eragozpenen aurrean. Era berean, zerbitzuaren prestazioan eragina izan dezakeen edozein berritasunen berri garaiz ematen jarraituko du.




