Beijingo Adierazpenaren eta Ekintza Plataformaren 30. urteurrena; hiru hamarkada berdintasunaren bidean Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Beijingo Adierazpena eta Ekintza Plataforma adopzioaren 30. urteurreneko ospakizunarekin bat egin nahi dugu. 1995ean Beijingen egin zen Emakumeari buruzko IV. Mundu Konferentzian adostutako akordioek genero-berdintasuna, emakume eta neska guztien ahalduntzea eta giza eskubideak gauzatzeko munduko ibilbide-orria abian jarri zuten. […]
“MARTXOAN ETA APIRILEAN ERAMAN MILLA” ZOZKETA LAUDIO BERRIKUSIREKIN
Udaberri honetan Laudion egindako erosketak ere sarituko ditugu Laudio Berrikusirekin 1.000 €-ko erosketa-bale bat zozketatzen! Parte hartzeko, martxoaren 3tik apirilaren 30era bitartean Laudion erosketak egin eta Laudio Berrikusi APP-ra zure tiketak igo besterik ez duzu egin behar, urrats hauek jarraituz: Urrats hauek baino ez dira egin behar: Sartu “LB Klub” botoian, “Zozketak” atalean eta […]
Aiaraldeko Txakolinaren Ibilbidearen azterketa-diagnostikoaren aurkezpena
Aiaraldeko Txakolinaren Ibilbideari buruzko azterketa-diagnostikoa aurkeztu da Laudioko Kasinoan. Aurkezpenean, besteak beste, honako hauek izan dira: Cristina Gonzalez, Arabako lehen Diputatu Nagusiordea eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren saileko Foru Diputatua; Juan Felipe Garcia Miravalles, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapeneko zuzendaria; Iñigo Pinedo, Aiaraldeko Kuadrillako presidentea; Laudioko, Amurrioko, Artziniegako, Aiarako eta Okondoko […]
MARTXOKO EGUTEGIA Hondakin handien eta tresnen hautazko bilketa Aiaraldeko Kuadrillan
Eskatu bilketa doako 900 101 476 telefonora deituz edo App-etik, lerro berdean. Tresneria gorde 1m3 inguruko bolumen batean zure udalerriari dagokion bilketa egunaren bezperan. Gogoan izan halaber erabili ahal dituzula honako beste instalazioak: Laudioko Garbigunea, Amurrioko Garbigunea eta Okondoko Gune Garbia.
EKIOLA AIARA. GURE HARANA, GURE ENERGIA
Zure eguzki-energia sortu nahiko zenuke, garbia eta berriztagarria…eta kostu-prexioan? Orain, AIARAKO EKIOLAko kide izan zaitezke. Aiarako Ibarreko 700 etxeren beharrak asetzeko gaitasuna duen kooperatiba herritarra da. Zatoz eta informa zaitez! DATA BERRIA!!! Informazio-saioak Otsailak 26 (18:00) Katekesiaren aretoa (Amurrio) Informazio-bulegoak. (otsailak 20-martxoak 5) 🗓️Amurrioko Udalan (9:00-15:00) 🗓 Amurrioko Kultur etxean (16:00-18:00) 🗓 Amurrioko Udalan (ostiraletan […]
Aiaraldeko Kuadrillak 40 pertsona kontratatuko ditu Lanbideren programaren bidez lehentasunezko arretako kolektiboentzat
Lurralde proiektuen laugarren edizioa da hau, zeinetan jende gehien kontratatuko den. Aiaraldeko Kuadrillak 40 pertsona kontratatuko ditu datozen sei hilabeteetan, Lanbideren “Lehentasunezko arretako kolektiboentzako enplegu-proiektu integralak” programaren bidez. Bere helburu nagusia talde kalteberentzat eta/edo bazterketa-arriskuan daudenentzat edo 45 urtetik gorakoentzat enplegu-prestakuntza ematea izango da. Eskainitako lanpostuetarako iragarkiak Lanbiden argitaratuko dira otsailaren 5etik 14ra bitartean, eta […]



