Datorren martxoan XXXIV. Aiarako Bira ospatuko da zeinek gure Aiaraldeako eskualdeko bost udalerri zeharkatuko dituen. Aiaraldeko Kuadrillak bere finantzaketan parte hartzen du; 6 etapa dituen txirrindularitza txapelketa hau kadete kategoriari (14-16 urte) zuzenduta dago. Estatuko 35 taldetan banatutako 200 korrikalari gaztek parte hartuko dute 256,64 kilometrotik gorako proba ospetsu honetan. Ondoz ondoko hiru asteburutan antolatuta, […]
Aiaraldeko Kuadrillak 32 pertsona kontratatuko ditu Lanbideko lehentasunezko arretako kolektiboen programa baliatuz
2022an eta 2023an gauzatutako programak modu positiboan amaitu ondoren, Aiaraldeko Kuadrillak 32 pertsona kontratatuko ditu datozen sei hilabetetan zehar Lanbideko “Berrorekarako eta ekitaterako lurralde proiektu berriak. Lehentasunezko arretako kolektiboak” programa baliatuz. Bere helburu nagusia izango da kolektibo zaurgarriei eta/edo esklusio arriskuan daudenei edo 45 urtetik gorako pertsonei enplegu-prestakuntza eskaintzea. Hau lurralde proiektuen hirugarren edizioa da, […]
Aiaraldeko Kuadrillako puntu berde mugikorraren bilketa
Arabako Foru Aldundiak ematen duen zerbitzu ibiltaria da, eta Garbigune baten parekoak diren hondakin mota guztiak biltzen ditu, baita etxeko hondakin arriskutsuak, motor-olioa, bateriak, bonbillak, tinta-kartutxoak, CDak eta abar ere. Zalantzak argitzeko deitu 945 214 383 edo 673 246 224 telefonoetara. Informazio gehiago nahi izanez gero: puntuberdearaba@gmail.com
OTSAILEKO EGUTEGIA Hondakin handien eta tresnen hautazko bilketa Aiaraldeko Kuadrillan
Eskatu bilketa doako 900 101 476 telefonora deituz edo App-etik, lerro berdean. Tresneria gorde 1m3 inguruko bolumen batean zure udalerriari dagokion bilketa egunaren bezperan. Gogoan izan halaber erabili ahal dituzula honako beste instalazioak: Laudioko Garbigunea, Amurrioko Garbigunea eta Okondoko Gune Garbia.
URTARRILEKO EGUTEGIA Hondakin handien eta tresnen hautazko bilketa Aiaraldeko Kuadrillan
Eskatu bilketa doako 900 101 476 telefonora deituz edo App-etik, lerro berdean. Tresneria gorde 1m3 inguruko bolumen batean zure udalerriari dagokion bilketa egunaren bezperan. Gogoan izan halaber erabili ahal dituzula honako beste instalazioak: Laudioko Garbigunea, Amurrioko Garbigunea eta Okondoko Gune Garbia.
Aiaraldeko Kuadrillak komunitateko konpostaje-eremu berria jarri du Artziniegan
Aiaraldeko Kuadrillak auzo-konpostajerako laugarren gunea instalatu du, kasu honetan Artziniegako udalerrian. Gune horiek konpostagailuak eta egituratzailearentzako kutxa bat dituzte, eta hondakin organikoen kudeaketari irtenbide iraunkor eta lokalizatua ematen diote. Enpresa trebatu eta espezializatu batek lagunduta (enpresa horrek parte-hartzaileen taldearen jarraipena, mantentze-lanak eta dinamizazioa egiten ditu), komunitatean dauden familiek animalia-jatorriko eta jatorri begetaleko hondakin organiko prestatuak […]



